TicketBAI faktura baten egoera kontsultatzeko aukerak

Fakturaren bezeroa edo hartzailea bazara

TicketBAI faktura bat jaso baduzu, QR kodearekin eta TicketBAI identifikatzailearekin, bi modutan kontsulta dezakezu haren egoera (ez du inolako identifikaziorik behar)

1. QR kodearekin kontsulta

Hurbildu QR irakurgailu bat (mugikor batzuetan kamera nahikoa da) zure faktura duen QR irudira, eta zuzenean sartuko zara QR bidez fakturak kontsultatzeko sistemara.

2. TBAI identifikatzailearen bidezko TicketBAIren webguneko kontsulta

Sartu https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do orrialdean eta idatzi fakturan agertzen den TicketBAI identifikazio-kodea.

 

 

Fakturaren jaulkitzailea bazara, gainera...

Jaulkitzaile gisa (edo jaulkitzailearen ordezkari gisa), arestian adierazitako bi bitartekoez gain, GipuzkoaAtarian dagoen fakturen kontsultarako aplikaziora sar zaitezke.

 

1. Lehen urratsa, identifika zaitez Egoitza elektronikoaren  Gipuzkoa Atarian

Behar bezala identifikatu ondoren, sar zaitez GipuzkoaAtariaren barruan TicketBAI fakturen kontsulta atalean.

 

 

2. Jaulkitzailearen IFZ-ri lotutako datuak kontsultatzea

Atal honetan, TicketBAI sistemara bidali dituzun edo zure izenean bidali diren fakturen egoera kontsultatu ahal izango duzu

Kontsulta-pantailak erregistratutako azken fakturen zerrenda bistaratzeko aukera ematen dizu, "TicketBAIn jasotako azken fakturak ikusi" botoia sakatuz, bai eta bilaketa zehatzak egiteko ere, jaulkipen-data, seriea edo faktura-zenbakia erabiliz.

Aplikazioak erakusten dituen fakturen zerrendan honako informazio hau kontsultatu ahal izango da:

 

  • Faktura TicketBAI sisteman jaso den data
  • Fakturaren seriea eta zenbakia
  • Faktura mota: osoa, sinplifikatua, zuzentzailea,…
  • Fakturaren hartzailea, sinplifikatu gabeko fakturaren kasuan
  • Fakturan adierazitako deskribapena
  • Fakturaren zenbateko osoa
  • Fakturaren XML fitxategia bidaltzeko eta sinatzeko erabilitako ziurtagiriekin lotutako identitateak. Horrela, zergadunak jakin dezake nor ari den fakturak bidaltzen eta sinatzen bere izenean.
    • Oharra: bidalketarako erabilitako ziurtagiria gailu-ziurtagiria denean, zergadunak "Gailuen Erregistroa" aplikaziora sartu beharko du egoitza elektronikoan, eta gailua onartu. Horrela, TicketBAIk ontzat emango ditu fakturaren jaulkitzaileak onartutako gailu bati lotutako ziurtagiri batekin bidalitako XML fitxategi guztiak.
  • Egoera: fakturaren egoera zein den adieraziko da, XML fitxategiaren harrera baliozkotzeko prozesuetan hautemandako abisuak edo akatsak erakutsiz

“Ekintzak” atalean, erabiltzaileak fakturaren xehetasunak kontsultatu ahal izango ditu, bidalitako informazio guztiarekin.