TicketBAI egutegia

 

Jarduera bat baino gehiago egiten dituzten zergadunen kasuan, baldin eta jarduera horiek bi epigrafetan edo gehiagotan sartuta badaude eta horiei data desberdin bat ezarri bazaie, TicketBAI betebeharra jarduera guztietarako exijituko da lehenengo jarduerarako ezarri denean.

Bilatzailea

 



 

(*) Zerga-arloko kudeaketa-zerbitzuak ohikotasunez egiten dituztenak, azaroaren 5eko 582/2014 Foru Aginduaren 9. artikuluak aipatuak, TicketBAIren nahitaezko data 2022ko uztailaren 1a izango da.

Egutegia

 

TicketBAI betebeharra honako epigrafe hauetan bildutako jarduerak egiten dituzten zergadunei eskatuko zaie, honako ezarpen-egutegi honen arabera:

 

2022ko uztailaren 1ean hauek egongo dira behartuta:

 

2022ko irailaren 1ean, epigrafe hauetako jarduerak egiten dituztenak:

  • 1. sekzioan, 834 eta 849 talde bitartekoak.
  • 2. sekzioan, 011 eta 841 talde bitartekoak.

 

2022ko azaroaren 1ean, epigrafe hauetako jarduerak egiten dituztenak:

  • 1. sekzioan, 641 eta 665 talde bitartekoak eta 671 eta 687 talde bitartekoak.
  • 2. sekzioan, 851 eta 899 talde bitartekoak.

 

2023ko apirilaren 1ean, epigrafe hauetako jarduerak egiten dituztenak:

  • 1. sekzioan, 501 eta 508 talde bitartekoak; 691. eta 757. talde bitartekoak; 833. taldea; eta 851. eta 999. talde bitartekoak.

 

2023ko ekainaren 1ean, epigrafe hauetako jarduerak egiten dituzten zergadunak egongo dira behartuta, bai eta nekazaritza, mendeko abeltzaintza, basogintza, arrantza jarduerak eta zergaren tarifetan zehaztu gabe dauden gainerako enpresa, lanbide edo arte jarduerak egiten dituztenak ere:

  • 1. sekzioan, 011 eta 495. talde bitartekoak; 611. eta 631. talde bitartekoak; eta 761. eta 832. talde bitartekoak.
  • 3. sekzioan, 011. eta 059 talde bitartekoak.

 

Nolanahi ere, borondatezko aldian TicketBAI betebeharra aurreratzeak onura fiskal garrantzitsuak gehitzen dizkio sistemarekin bat egiteak eskaintzen dituen abantailei.