TicketBAI: 2021eko borondatezko aldia

TicketBAI sistema pixkanaka ezarriko da

2021eko urtarrilaren 1ean borondatezko aldia hasiko da, eta 2021. urtean zehar luzatuko da.

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, sistema berria derrigorrez ezartzen hasiko da eta sektore ekonomikoen arabera zabaltzen joango da 2022 urtean zehar.

TicketBAI: 2021eko borondatezko aldia

Gipuzkoako Foru Aldundiak zergadunak animatu nahi ditu «jauzia egitera» eta proiektuarekin bat egitera. Izan ere, 2021ean horrek «ez dakar konpromisorik», eta abantailak ugari izan daitezke: erosotasuna, kenkari fiskalak eta, gainera, derrigorrezko aldia iritsi aurretik tresnak erabiltzen ikasteko aukera.

Borondatezko aldian parte hartzeko abantailak:

  • Kenkariak: Dagoeneko 2021ean onura fiskalak aplikatu ahal izango dituzu: sozietateen gaineko zergan, (establezimendu iraunkorrentzat) ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan. Izan ere, 100eko 30eko kenkari bat egin ahal izango da kuota osoan, TicketBAIra egokitzeko egiten diren gastu eta inbertsioengatik, muga jakin batzuk jarrita. Kenkari horren bidez, zergadunek betebehar berriei erantzuteko egin beharrekoen kostuak murriztea nahi da. Argibide gehiago:3/2020 Foru Araua.
  • Kosturik gabeko ziurtagiriak: 2021ean gailu ziurtagiria eta autonomoen ziurtagiria doakoak izango dira IZENPEn.
  • Obligazio fiskalak betetzea: obligazio fiskalak efektiboki betetzeko konpromiso soziala zure bezeroen aurrean agertzeaz gain, aitorpen fiskalak betetzea errazagoa izango da zuretzat, lehendik Zerga Administraziora bidalitako fitxategiak eta egindako fakturak egiaztatu ahal izango baitituzu.

Ezaugarri nagusiak:

  • 2021etik aurrera, fakturak edozein momentutan egiten hasi daitezke TicketBAI formatuan. Ez da baimenik behar, eta nahikoa da fakturak Foru Ogasunera bidaltzea TicketBAIra egokitutako fakturazio software bat erabilita.
  • Ogasunera bidaltzen diren egindako fakturen XML fitxategiek ez dute zergaduna lotuko, eta ez dira aurkeztutako aitorpentzat hartuko. Beraz, ez dira zerga arloan kontuan hartuko.
  • Edozein zergadunek edozein momentutan utzi ahal izango dio TicketBAI fakturak bidaltzeari, aurretik ezer jakinarazi gabe. Berriro TicketBAI sisteman sartu nahi izanez gero, aldiz, kateatze serie berri bat hasi beharko da.
  • Borondatezko aldian, balizko ez-betetze batengatik ez da aplikatuko arau hausteen eta zigorren erregimenik, TicketBAI betebeharrari dagokionez. 2021ean TicketBAI obligazioa betetzeak EZ DU KONPROMISORIK EKARRIKO ZURETZAT.

Nola egin TicketBAI fakturak:

 

Nola kontsultatu egindako fakturak:

  • QR kodearen bidez: zuk egin edo jasotako fakturaren QR kodea eskaneatzen baduzu, kontsultako aplikazioan sartuko zara, bertan fakturaren egoera ikusi ahal izateko.
  • Fakturen kontsulta aplikazioa erabiliz: egoitza elektronikoan sartuz gero, behar bezala identifikatuta, sisteman sartutako fakturak eta haien egoera kontsultatu ahal izango dituzu.

 

Ziurtagiri elektronikoa: