Gailuen Erregistroa

Gipuzkoan faktura jaulki ondoren erregistratu behar da gailua. Hau da, faktura bat bidali behar da ziurtagiri horrekin. Ondoren, erabili duen gailuaren ziurtagiri hori onartu egin beharko da. Horretarako, fakturaren jaulkitzaileak bere izenean fakturak jaulkitzen dituzten gailuak onartu edo atzera botatzeko atalean sartu beharko du.  

 Hauek dira jarraitu beharreko urratsak:

1. Lehenengo urratsa, identifika zaitez Egoitza elektronikoan, Gipuzkoatarian:

Gipuzkoatarian saioa hasi administrazioarekin harremanetan jartzeko gaur egun erabiltzen den ziurtagiriarekin.

 

 

2. Bigarren urratsa, sar zaitez Ogasun eta Finantza Sailaren/ TicketBAI/ TicketBAI – Gailuen erregistroan:

Behar bezala identifikatu ondoren, sar zaitez Gipuzkoataria barruan Gailuen Erregistroa atalean.

 

 

3. Hirugarren urratsa, gailua onartu behar duzu:

Adibide honetan erregistratu gabeko bi gailu ikus ditzakezu, lotutako ekintza batzuekin. Ekintza horien bidez egin ahal izango duzu lotura.


 

Ikur berdea sakatuz gero, gailua onartzen da, eta gorria sakatuz gero, baztertu egiten da.

 

 

Gailu bat errefusatzeko edo baja emateko eskaera


Fitxategiak TicketBAIra bidaltzeko erabiltzen den gailuaren ziurtagiria errefusatzeko edo baja emateko eskatu nahi bada, idazki bat bidali behar da Estrategia Teknologikoko Zuzendariordetza Nagusira. Aurrenik, beharrezkoa da GipuzkoaAtaria zerbitzuan saioa hastea, Administrazioarekiko harremanetarako gaur erabiltzen duzun ziurtagiria erabilita (lehen urratsa).


​​​​​​​

Nahitaezkoa da identifikatzea zer zenbaki duen errefusatuko den edo baja emango zaion gailuak.


 

Errefusatu edo baja emango zaion gailuaren zenbakia ezagutzeko, indarrean dauden gailuak kontsulta ditzakezu Egoitza Elektronikoan (Bigarren urratsa).


​​​​​​​

TicketBAIren atari orokorretik sartu zaitezke adierazitako aplikazioetara, TicketBAI Atarian sartuta.