Epez kanpo al nago?


Zergadunak, bere borondatez, epez kanpo aurkez ditzake Jokoaren gaineko Zergaren aitorpenak (042, 044, 048 eta 40E ereduak), baldin eta, behartuta egon arren, aitorpena bere garaian aurkeztu ez badu.

Aitorpena aurkezten ez badu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak zerga egoera erregularizatzera behartu dezake, kuotaren gainean %150 arteko zigorra ezarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aitorpena paperean edo telematikoki aurkeztu ahal izango da dauden eredu desberdinetan, egoki denaren arabera. Aurkezteko modalitatea eta lekuak Jokoaren gaineko Zergaren 042 ereduan, 044 ereduan, 048 ereduan edo 40E ereduan kontsulta ditzakezu.

Errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak aitorpena epez kanpo aurkezteagatik

Zergadunak aurkezten duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak aztertuko du, eta emaitza ordaintzekoa bada, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenean izan duen atzerapenagatik.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa edo positiboa bada (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean):

Errekerimendurik gabe (Foru Ogasunak ez dizu aitorpena aurkezteko eskatu)

  • 6 hilabete arteko atzerapena: %5eko errekargua aplikatuko da ordaindu beharreko kuotaren gainean.
  • 7. hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.

Errekerimenduarekin (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatu dizu)

  • Urraketa larriagatik zerga kuotaren gaineko %50eko isuna ezarriko zaizu (%30ari, adostasunik izanez gero).

Errekerimenduei kasu ez egiteagatik zigorrak

Foru Ogasunak aitorpena epez kanpo aurkezteko eskatzen badizu eta errekerimenduari ez badiozu kasu egiten, Ogasunak atzerapena jakinaraziko dizu. Zenbat eta jakinarazpen gehiago jaso, orduan eta handiagoa izango da zigorra:

Enpresa edo enpresarientzako:

  • 1. jakinarazpena: 300 euro
  • 2. jakinarazpena: 1.200 euro
  • 3. jakinarazpena: aurreko urteko negozio cifraren %2 (gutxienez 10.000 euro, gehienez 40.000 euro), aurrez ordaindutako 1.500 euro kenduta.