048 Aitorpen-likidazioa. Apustu bidezko jokoa

Nork aurkeztu behar du?

Apustu bidezko jokoetan aritzeko baimen administratiboen titular diren pertsona fisikoak edo juridikoak nahiz entitateak. Baimen administratiborik ez badago, aldiz, besteak beste jokoetan parte hartu edo horiek antolatzen dituzten pertsona fisikoak, juridikoak edo entitateak egongo dira aurkeztera behartuta.

Zer aitortzen da?

Apustuan jarritako kopuruen batura osoaren eta jokoan parte hartzen dutenek lortutako sarien zenbatekoaren arteko diferentzia.

Dena den, pilota jardunaldiak, traineruen estropadak edo bestelako herri kirol edo lehiaketako jarduerak antolatzean egiten diren apustuetan, oinarri ezargarria urtearen barruan antolatutako jardunaldien kopurua izango da, baldin eta apustuak gauzatzen badira bakar-bakarrik jarduera horiek egiten diren lekuan eta kanpoko apustuen bidez osatzen ez badira.

Ordaintzeko kuota kontsulta ezazu.

Aurkezteko modalitateak
Interneten: 2017ko ekitalditik ZergaBidea plataforma erabiliz.
Paperean048 imprimakia betez eta aurkeztuz

Aurkezteko lekuak

Internetez: Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
Paperean:  finantza entitate laguntzaileetan aurkeztuko da..

Aurkezteko epea

Zerga hiru hilean behin ordaindu beha da apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehen hogeita bost egunen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau Interneten bakarrik eskura daiteke.

Araudia

1/2005 Foru Araua, otsailaren 1ekoa, Gipuzkoako Jokoaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

583/2006 Foru Agindua, ekainaren 27koa, apustu bidezko Jokoaren gaineko Zerga aitortu eta ordaintzeko 048 inprimaki eredua onartzen duena (PDF)