044 Aitorpen-likidazioa. Makina edo aparatu automatikoen bidezko jokoa

Nork aurkeztu behar du?

Dagokion baimen administratiboaren titularrak edo ustiatzeko baimena duten pertsona fisiko, juridiko edo entitateak edo, beren jardueren artean, zorizko jokoetarako makinak edo aparatu automatikoen ustiapena biltzen duten pertsonak.

Zer aitortzen da?

Dagokion baimen administratiboak zorizko jokoak egiteko dituen makina edo aparatu automatikoen kopurua.

Eredu horretan aitortu beharreko bi makina mota daude:

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 044 inprimakia betez eta aurkeztuz. Makina bakoitzarengatik ereduaren ale bat bete eta entregatu beharko da.

Bankuan helbideratzeko prozedurari heldu nahi dioten zergadunek 044 inprimakia (PDF) erabili dezakete horretarako.

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

Tributua hiruhilero ordainduko da martxoa, ekaina, iraila eta abenduko lehen 25 egun naturalen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau interneten bakarrik eskura daiteke.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko:

Araudia

6/1995 Legea, abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Elkarteko 1995 urteko aurrekontu
orokorrak onartzen dituena. Amaierako bigarren xedapena, 2. atala (PDF)

1.330/2001 Foru Agindua, abenduaren 21ekoa, zorte, apustu eta zorizko jokoen gaineko tributuak aitortu eta likidatzeko erabiliko diren 040, 042, 044 eta 046 ereduak onartzen dituena (PDF)

1/2005 Foru Araua, otsailaren 1ekoa, Gipuzkoako Jokoaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

599 bis/2005 Foru Agindua, abenduaren 27koa, makina edo aparatu automatikoen bidez ustiatzen den jokoaren gaineko zergaren ordainketa bankuan helbideratzeko prozedura ezartzen duena (PDF)