042 Aitorpen-likidazioa. Joko kasinoak

Nork aurkeztu behar du?

Joko kasinoetan egindako zorte, enbido eta zorizko jokoak egiteko baimen administratiboa duten pertsonak.

Zer aitortzen da?

Joko kasinoetan jokotik lortutako sarrera gordinak. Sarrera gordintzat hartuko da jokotik lortutako sarreren zenbateko osoaren eta jokalariei irabazi edo sariak direla-eta ordaindutako kopuruen arteko diferentzia.

Sarrera horietan ez da sartuko joko aretoetan sartzeagatik kobratzen den kopurua.

Aurkezteko modalitateak

Interneten:2017ko ekitalditik ZergaBidea plataforma erabiliz.
Paperean: 042 imprimakia betez eta aurkeztuz.

Aurkezteko lekuak

Interneten: Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
Paperean: finantza entitate laguntzailetan aurkeztuko da.

Aurkezteko epea

Zerga hiru hilean behin ordainduko da apiril, uztail, urri eta urtarrileko lehen 25 egunen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.

042 eredua (PDF)

Araudia

1.330/2001 Foru Agindua, abenduaren 21ekoa, zorte, apustu eta zorizko jokoen gaineko tributuak aitortu eta likidatzeko erabiliko diren 040, 042, 044 eta 046 ereduak onartzen dituena (PDF)

1/2005 Foru Araua, otsailaren 1ekoa, Gipuzkoako Jokoaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

3/2008 Foru Araua, uztailaren 9ko, jarduera ekonomikoa sustatzeko neurri fiskalak onartu, sozietateen gaineko zerga kontabilitate erreformara egokitu eta bestelako zerga neurriak hartzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

Ordaindu beharreko tributua:

Kasinoko jokoari urteko tributua aplikatzen zaio, baina hiruhilero aplikatzen zaie urtearen hasieratik den hiruhilekoaren azken eguneraino lortutako sarrerei, oinarri ezargarriaren zati bakoitza tarifaren dagokion tasarekin kargatuz, lortutako emaitza partzialen baturarekin guztizko kuota lortuko da, eta hortik urte bereko aurreko hilekoan edo hiruhilekoetan ordaindutako zenbatekoa kendu beharko da; diferentzia izango da ordaindu beharreko zenbatekoa.

Jarduera urtea hasi ondoren hastearen kasuan, pilaketa horrekin hasiko da eta beti urte naturalaren amaieran amaituko da.

Ondorengo urteko tarifa erabiliko da:

Oinarri ezargarriaren zatia / Porción de la base imponible Ehunekoa/Porcentaje
0 - 2.000.000,00€ 20
2.000.000,01€-tik gora/en adelante 33