Jokoa

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Jokoaren gaineko Zergak zeharkako izaera du eta joko jarduerak kargatzen ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainaraziko du Jokoaren gaineko Zerga, ondoko kasuotan:

  • Errifa, tonbola, apustu eta ausazko konbinazioen bidezko jokoetan, baimena Euskal Autonomia Erkidegoan eman eta jokoa Gipuzkoan gauzatzen denean.
  • Kasino eta bingo jokoetan, makina edo aparatu automatikoen eta boletoen bidezko jokoetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Joko Katalogoan sartuta dagoen beste edozein jokotan, zergagaia Euskal Autonomia Erkidegoan gertatu eta joko jarduerak Gipuzkoan gauzatzen direnean.

Zerga honekin erlazionatutako ereduak honakoak dira:

040 Aitorpen-likidazioa. Bingo jokoa
Dagokion baimenarekin bingoan jarduteko kartoi homologatuak erosten dituztenek aurkeztu beharreko eredua.

40E Aitorpen-likidazioa. Bingo Elektronikoa

Dagokion baimenarekin Bingo Elektronikoaren jokoa ustiatzen dutenek edo, baimen ezean, berau antolatu edo egiten dutenek aurkeztu beharreko eredua. 

042 Aitorpen-likidazioa. Joko kasinoak
Joko kasinoetan egindako zorte, enbido eta zorizko jokoak egiteko baimen administratiboa hartu dutenek erabili beharreko eredua.

044 Aitorpen-likidazioa. Jolaserako makinak edo aparatu automatikoak
Zorte jokoak egiteko makina edo aparatu automatikoak ustiatzeko baimen administratiboa edo baimena hartu dutenek aurkeztu beharreko eredua.

44D Jolaserako makina edo aparatu automatikoen zerga ordainketa helbideratzea.
Zorte jokoak egiteko makina edo aparatu automatikoak ustiatzeko baimen administratiboa edo baimena izanik ordainketa helbideratu nahi dutenek aurkeztu beharreko eredua.

048 Aitorpen-likidazioa. Apustu bidezko jokoa
Apustu bidezko jokoetan aritzeko baimen administratiboen titular diren pertsona fisikoek edo juridikoek nahiz entitateek aurkeztu beharreko eredua.

763 Aitorpen-likidazioa. Joko jardueren gaineko zerga, urtebeteko edo urte anitzeko jardueren kasuan
Urtebeteko edo urte anitzeko izaeraz estatu eremuko joko, zozketa, lehiaketa eta apustuak egin, antolatu edo garatzen dituztenek aurkeztu beharreko eredua.