Nola aitortu zergari ez lotzeko edo zergaz salbuesteko inguruabarrak edo baldintzen aldatzea?

 

Zergapeko egitatea egin zenetik lau urte igaro baino lehen, zergari ez lotzea edo zergatik salbuestea ekarri zuten arrazoiak edo betekizunak aldatu badira, zergadunak autolikidazioa aurkeztu eta zerga ordaindu beharko du, aldaketa hori gertatzen den uneari dagokionez, salbu eta aldaketaren ondoren zergapetu gabeko edo salbuespeneko kasu bat aplikatu behar bada.

Aurreko paragrafoan aipatzen den epea bi urtera murriztuko da, garraiobideen behin betiko lehen matrikulazioa salbuetsita egon denean, kontraprestazio bitartez gidariak trebatzeko ez beste ezertarako erabiliak izan direnean edo alokairu-jardueretan soilik aritzen direnak.

Zenbait Garraiobideren Gaineko Zerga Bereziaren autolikidazioa aurkeztuko da, eta bertan, zerga egitatea atalean, inguruabarrak edo baldintzaen aldaketa dela adieraziko da.

Egoera aldatzeko unean bere izenean garraiobidea matrikulatuta duen pertsonak likidatu behar du zerga. Garraiobidea eskualdatzeagatik ez-zegapetze edo salbuespeneko beste kasu bat aplikatzen bada, titular berriak aurkeztu beharko du dagokion autolikidazioa.

Ondoren, Zenbait Garraiobideren Gaineko Zerga Bereziaren autolikidazio osagarriak aurkezteko modalitateak kontsultatu ahal izango dituzu.

576 Eredua. Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia.

Hori egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoeraren erregularizazioa eskatu ahal izango dio.