Epez kanpo al nago?


Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren aitorpena  aurkezteko epea amaituta ere, zergadunak epez kanpo aurkeztu ahal izango du aitorpena, bere borondatez. 

Horrela egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoeraren erregularizazioa eskatu ahal izango dio eta baita bidezko zigorra jarri ere. 

Aurkezteko modalitateak

Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren eredu hauetan kontsultatu ditzakezu aurkeztutako moduak eta tokiak.

576 Eredua. Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia. 2025ko uztailaren 9tik indarrean.

565 Eredua. Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia. 2025ko uztailaren 8ra arte indarrean.

Errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak aitorpena epez kanpo aurkezteagatik

Zergadunak aurkezten duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du, eta bere emaitzaren arabera, hau da, negatiboa (0 kuota) edo ordaintzeko atera den, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu zergadunak aurkezpenean izan duen atzerapenagatik.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa edo positiboa bada (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean):

Errekerimendurik gabe (Foru Ogasunak ez dizu aitorpena aurkezteko eskatu):

  • 3 hilabete arteko atzerapena: %2ko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4. hilabetetik urtebete arteko atzerapena: %5eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.

Errekerimenduarekin (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatu dizu):

  • Urraketa larriagatik zerga kuotaren gaineko %50eko isuna ezarriko zaizu (%30ari, adostasunik izanez gero) eta berandutza interesak.

Zergari lotu gabeko edota salbuetsitako aitorpena denean:

Errekerimendurik gabe (Foru Ogasunak ez dizu aitorpena aurkezteko eskatu):

  • 100 euroko isuna.

Errekerimenduarekin (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatu dizu):

  • 200 euroko isuna.