Zenbait Garraiobideen gaineko Zerga

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga (Matrikulazio zerga) kontsumo jakin bati (ibilgailu, urontzi edo aireontzien erosketa) ezartzen zaion zeharkako tributua da. Zenbait garraiobideren behin betiko lehen matrikulazioa zergapetzen du Gipuzkoako lurralde historikoan.

Partikularrek zerga hau Gipuzkoako Foru Ogasunean aurkeztuko dute, baldin eta beren zerga helbidea (ohiko egoitza) lurralde horretan badute.

Zergaren likidazioa behar bezala kalkulatzeko, aplika daitezkeen karga tasa desberdinak ezezik aintzat hartu beharko dira garraiobidearen ezaugarrien baitan eta zergadunaren gorabehera pertsonalen arabera aplika daitezkeen atxikipen ezak, salbuespenak, murrizpenak eta kenkariak.

Zerga horrekin erlazionaturiko ereduak honakoak dira:

565 Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren aitorpen-likidazioa

Eredu hau partikularrek erabili behar dute garraiobide berri bat erostean edota beste estatu batetik (Europako Batasunekoa edo kanpokoa) etorritako garraiobide erabilia erostean.