Nola uko egin zerga-administrazioak aitortutako zerga-onurei?

 

Zenbait Garraiobideren Gaineko Zerga Bereziaren autolikidazioa aurkeztuko da, eta bertan, zerga egitatea atalean, Zerga administrazioak aitortutako onurei uko egitea dela adieraziko da. Uko egiteak inguruabarrak matrikulazio-unera atzeratzea dakar, eta, beraz, onura fiskala aplikatu ezean ordaindu behar zen zerga ordaintzea.

Ondoren, Zenbait Garraiobideren Gaineko Zerga Bereziaren autolikidazio osagarriak aurkezteko modalitateak kontsultatu ahal izango dituzu.

576 Eredua. Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia

Aitorpenaren emaitzaz gain, berandutze-interesak eta errekargua ordaindu beharko ditu, lehen matrikulazioaren eta onura fiskalari uko egiten zaion unearen artean igarotako epearen araberakoa izango dena:

  • 3 hilabete arteko atzerapena: Kuotan dagoen aldearen gainean %2ko errekargua gehi berandutze-interesak aplikatuko dira.
  • 4. hilabetetik urtebete arteko atzerapena: %5eko errekargua gehi berandutze-interesa.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua gehi berandutze-interesak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentua arduratuko da, ondoren, errekargu eta berandutze-interesengatik dagozkion likidazioak igortzeaz.