Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?

 

Zenbait Garraiobideren Gaineko Zerga berezia aurkeztu ondoren, zerga zorra zehazteko Administrazioari dagokion eskubidea iraungi ez bada behintzat, zergapekoek autolikidazio osagarriak aurkeztu ahal izango dituzte. Autolikidazio hauen helburua aurretik aurkeztutako aitorpenak osatu edota aldatzea izango da, eta aurreko autolikidaziokoa baino zenbateko handiagoa ordaindu behar denean aurkeztu ahal izango dira.

Gainerako kasuetan, autolikidazioa zuzentzeko eskaera egin dezake eta, hala badagokio, bidezko itzulketa egingo da

Prozedura

1. Autolikidazio osagarriak. Ondoren, Zenbait Garraiobideren Gaineko Zerga Bereziaren autolikidazio osagarriak aurkezteko modalitateak kontsultatu ahal izango dituzu.

576 Eredua. Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia

2. Zuzenketak. Autolikidazioak zuzentzeko IDAZKI bat aurkeztu beharko du, jatorrizko likidazioa zuzentzeko eskatuz.

  • Idazki bat aurkeztuko du Zerga Berezien, Ingurumen Zergen eta Zeharkako Beste Zerga batzuen Atalari (Errotaburu pasealekua 2, 20.018 Donostia), identifikatuz eta zuzenketaren arrazoiak azalduz. Egiaztagiriak erantsi beharko dira.
  • Ez da inprimaki ofiziala bete eta aurkeztu behar (576 eredua – Zenbait Garraiobideren Gaineko Zerga Berezia)

IDAZKIA Zergabidea web plataformaren bidez aurkeztu beharko da, IDAZKIEN atalean. Harreman telematikoak izateko betebeharrik ez duten pertsonek, gainera, IDAZKIA gure bulegoetan aurkeztu ahal izango dute.

Emaitza

Autolikidazio osagarriak: Aitorpenaren emaitzan dagoen aldeaz gain, berandutze-interesak eta errekargua ordaindu beharko ditu, zuzenketa egiteko atzerapenaren araberakoa izango dena. Atzerapena matrikulazio-datatik eta zerga ordaintzeko unera arte igarotako denbora izango da.

  • 3 hilabete arteko atzerapena: Kuotan dagoen aldearen gainean %2ko errekargua gehi berandutze-interesak aplikatuko dira.
  • 4. hilabetetik urtebete arteko atzerapena: %5eko errekargua gehi berandutze-interesa.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua gehi berandutze-interesak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentua arduratuko da, ondoren, errekargu eta berandutze-interesengatik dagozkion likidazioak igortzeaz.

Zuzenketak: Zuzenketa-eskaera atertu ondoren, Zerga Berezien, Ingurumen Zergen eta Zeharkako Beste Zerga batzuen atalak berrikuspena amaitu eta hala dagokionean, itzuli beharreko emaitzarekin behin-behineko likidazioa egingo du.