Ondare eskualdaketak

Zerga araudia interpretatu edo argitzeko xedapenak

Hemen, zerga honi lotutako ohiko eragiketei buruzko informazio zehatza eskuratu ahal izango duzu.

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Zerga hau ordaintzeko obligazioa dago prezio baten truke (kostu bidez) ondare eskualdaketa bat egitean, sozietate bateko eragiketak burutzean edota notarioaren aurrean agiriak edota administrazio zein merkataritza arloko dokumentu jakin batzuk formalizatzean.

Zergapeko egintzak izango dira adibidez:

  • Prezio baten truke (kostu bidez) egindako ondare eskualdaketak: Ondasun higikor edo higiezin baten salerosketa, eskubide erreala (usufruktua) eratzea edota errentamendua.
  • Sozietate baten eragiketak: Sozietatea eratzea, kapitala gehitu edo gutxitzea edo desegitea.
  • Egintza Juridiko Dokumentatuak
  • Notaritzako dokumentuak: eskriturak, aktak eta notarioaren aurrean egindako lekukotzak.
  • Dokumentu administratiboak: Erregistro Publikoetan egindako prebentziozko idatzoharrak, esate baterako: bahiturak, jabetza bati buruz erabaki gabeko demandak, eta abar.
  • Merkataritzako dokumentuak: kanbio-letrak, ordaindukoak, ordainagiriak eta jiroaren pareko dokumentu oro.

Zerga honekin erlazionaturiko zerga ereduak honakoak dira:

Partikularrak

Enpresak