60T Aitorpen-likidazioa. Ondare eskualdaketak

Nork aurkeztu behar du?

  • BEZari lotu gabeko eskualdaketetan ondasun edo eskubide bat eskuratzen dutenek. Adibidez, bigarren eskuko etxebizitza bat erostean.
  • BEZ ordaintzetik salbuetsita dauden errentamenduetan, errentariak (maizterrak).

Zer aitortzen da?

Honakoak aitortzen dira:

  • Ondasun edo eskubideen kostu bidezko eskualdaketak (prezio baten truke), “inter vivos” egintza orotan. Hau da, bizi diren pertsona fisiko edo juridikoen artean gertatzen direnak.
  • Eskubide errealak (usufruktuak), maileguak, fidantzak, errentamenduak, pentsioak eta emakida administratiboak eratzea.

Gainera, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 18/1987 Foru Arauak, (PDF) abenduaren 30ekoak, 41 artikuluan  jasotako zerga onurez baliatzeko aukera dago.

Aplikatu beharreko zerga tasak eta eskalak, saltzen den ondasun motaren baitan egoten dira.

Aurkezteko modalitatea

  • Paperean
  • Internet bidez: notaritzek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko kudeatzaile administratiboen elkargo ofizialak zergak kudeatzeko egindako lankidetza hitzarmenaren dagokion eranskinera atxikitako kudeatzaile administratibo kolegiatuek.

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

Aitorpen-likidazioa 30 laneguneko epean aurkeztuko da (astelehenetik ostiralera) zerga honi lotutako notaritzako agiria luzatzen denetik hasita.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau, halaber, Gipuzkoako estanko baimenduetan ere eskura daiteke.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

349/2017 Foru Agindua, uztailaren 28koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finan tza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kudea - tzaile Administratiboen Elkargo Ofizialak zergen kudeaketan lankide tzan jarduteko era onartzen duena (PDF)

18/1987 Foru Araua, abenduaren 30ekoa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena (PDF)

9/2011 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena (PDF)

1218/2011 Foru Agindua, abenduaren 3koa, euroa diru sistema nazionalaren moneta bakar gisa sartzen zenetik aurrera erabili beharreko zerga ereduak finkatzen dituena (PDF)

1.008/2000 Foru Agindua, abenduaren 26koa, besteak beste 60T eredua, pezetatan eta eurotan, eta eranskinak onartzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

Administrazioak, eskualdatutako ondasun eta eskubideen balio erreala egiaztatuko du beti.

  • Ondasun higiezin baten balioari buruzko informazioa: Informazio hori nahi izanez gero, zergadunak eskualdatzeko ondasun higiezinen balorazioa (PDF) edo landalurren, lursail hiritarren edo hiritargarrien balorazioa (PDF) izeneko instantzia administratiboa bete dezake xede horretarako; bestela, idatzi bat aurkez dezake Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua, 2, 20018 Donostia) edota Herritarren Arretarako Bulegoak. Interesatuak, kasuan kasuko ondasunaren datuak adieraziko ditu; gainera, NAren kopia eta, aurkeztu beharreko agiriak (Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaren eta eskrituren kopia) aurkeztuko ditu.