611 Egintza Juridiko Dokumentatuak. Urteko laburpenaren aitorpena. Entitate laguntzaileek negoziatutako agiriak

Nortzuk aurkeztu behar dute?

Tributuen bilketan laguntzeko baimena duten kreditu entitateek.

Zer aitortzen da?

  • Entitate laguntzaileek negoziatu dituzten eta zergari lotuta dauden ordainagiriak, ordaindukoak, txekeak eta merkataritzako beste agiri batzuk.
  • Aitorpenean jaso behar da aurreko lehen urte naturalean bildutako diru kopuruei buruzko informazioa.

Aurkezteko modalitateak

611 ereduko inprimakia bete eta aurkeztu behar da. Ordenagailuan zuzenean irakur daitekeen euskarrian aurkeztu behar da informazioa, 951/2006 Foru Aginduan, III eranskinean (PDF) jasotzen diren diseinu fisikoen eta logikoen arabera.

Bide telematikoz ere aurkez daitezke, Editrans bidez, 1210/2002 Foru Aginduan jasotakoaren arabera.

Aurkezpen tokia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia), bai eta gainerako herritarren arretarako bulegoak ere.

Aurkezteko epea

Informazioan aipatzen den urtea amaitu ondorengo otsailaren 1a baino lehen.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, beharrezkoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

18/1987 Foru Araua, abenduaren 30ekoa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena (PDF).

9/2011 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena (PDF)

951/2006 Foru Agindua, azaroaren 2koa, igorpen funtzioa egiten duten agiriak edo truke letren ordezko direnak kargatzen dituen Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga entitate laguntzaileen bidez eskudirutan ordaintzea baimentzen duena entitate horiek negoziatuak direnean, eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 610 eta 611 ereduak onartzen dituena (PDF).

Informazio interesgarria

  • Ordaintzeko sistema honetara biltzen diren entitate laguntzaileek hileko aitorpen-likidaziorako 610 eredua aurkeztu behar dute, hil natural bakoitza amaitu eta hurrengo 25 egun naturalen barruan, aurreko lehen hilean bildutako kopuruei dagokienez, eta horien zenbatekoa Foru Diruzaintzak horretarako adierazitako kontuetan sartu.

Entitate laguntzaileak

  • Lankidetza horretan parte hartzeko interesatuta dauden entitateek hilabete lehenago jakinarazi behar diote Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuari zein egunetan hasiko diren ordainketa modu hau aplikatzen. Egun horrek hiruhileko naturalaren hasiera izan behar du nahitaez, eta aipatutako entitateek data horretatik aurrera onartzen dituzten agiri guztiei aplikatuko zaie.
  • Ordainagiri, ordainduko, txeke eta merkataritzako beste agiri batzuen zerga eskudirutan ordaintzeko baimena baliatzen denean, horietan guztietan nahitaezkoa izango da negoziaziorako onartu dituen entitate laguntzailearen izena edo, bestela, haren identifikazio gakoa agertzea. Gako hori Ogasun eta Finantza Departamentuari jakinaraziko zaio, aurreko apartatuan aurreikusitako tramitea betetzen den une berean.