60S Aitorpen-likidazioa. Sozietate eragiketak

Nork aurkeztu behar du?

  • Sozietateek (Sozietate Anonimo (SA), Erantzukizun Mugatuko Sozietate (SL),  kooperatiba, entitate asimilatu (ondasun erkidegoak)…) aurkeztu behar dute sozietatea eratzean, kapitala gehitzean, benetako zuzendaritzako egoitza edo helbide soziala Europa kanpotik Gipuzkoara ekartzean edota kapital soziala gehitzea ez dakarten bazkide ekarpenak egitean.
  • Bazkideek, kapitala gutxitzeko edota sozietatea desegiteko eragiketak burutzean.  

Zer aitortzen da?

  • Sozietateak eratu eta desegiteko eragiketak.
  • Kapital soziala gehitzeko edo gutxitzeko eragiketak.
  • Sozietate baten benetako zuzendaritzako egoitza edo helbide soziala Gipuzkoako lurralde historikora aldatzea, ez bata eta ez bestea aurretik Europar Batasuneko estatu kide batean kokatuta egon ez bada.
  • Kapital soziala gehitzea ez dakarten bazkide ekarpenak egitea.

Zerga-tasa %1 da kasu guztietan.

Gainera, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 18/1987 Foru Araua, abenduaren 30ekoa, 41 artikuluan, jasotako zerga onurez baliatzeko aukera dago, aipagarriena izanik sozietatea eratzean, kapitala gehitzean, benetako zuzendaritzako egoitza edo helbide soziala Europa kanpotik Gipuzkoara ekartzean edota kapital soziala gehitzea ez dakarten bazkide ekarpenak egitean ematen den salbuespena.

Eredua nola aurkeztu eta diru sarrera nola egin

Modu hauek daude eredua aurkezteko:

 Hala ere, eredua ezingo da aurkeztu Zergabidea plataformaren bidez ondoko bi kasu hauetan: 
o    Zerga egitatea eskritura publiko batean dokumentatu denean.
o    Zerga egitatea gozamen bat azkentzea denean.


OHARRA: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin hitzarmena formalizatu duten kolektiboetako subjektuei ez zaie murrizketa hori aplikatuko.

Aurkezpena bide telematikoz egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, autolikidazioa ez da aurkeztutzat joko harik eta diru-sarrera bitarteko elektronikoen bidez egin arte, ordainketa-pasabidea erabilita.

  • Paperean: inprimakia bete eta aurkeztuta.

•    Aurkezpena paperean egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, inprimakia aurkeztu baino lehen autolikidazioaren zenbatekoa ordaindu beharko da finantza entitate laguntzaileetako batean. Hori egin ondoren, zergadunek Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan aurkeztu ahal izango dute eredua eta hari dagokion dokumentazioa.

•    Aurkezpena paperean egiten bada ordaindu beharreko kuotarik izan gabe, eredua eta dokumentazioa zuzenean aurkeztuko dira Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan.

Aurkezteko epea

Aitorpen-likidazioa 30 laneguneko epean aurkeztuko da (astelehenetik ostiralera) zerga honi lotutako notaritzako agiria luzatzen denetik hasita.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau, halaber, Gipuzkoako estanko baimenduetan ere eskura daiteke.

Oharra: PDF bisore batzuk ez dira bateragarriak zerga-eredu honekin; beraz, Acrobat Reader erabiltzea gomendatzen dugu.

Araudia

Lankidetza hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Finantza Entitate eta korporazioen Prozesu eta Zerbitzuak Kanpora Ateratzeko Sozietateen Espainiako Elkarteak (AEPROSER) zergak kudeatzen dutena (PDF)

349/2017 Foru Agindua, uztailaren 28koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofizialak zergen kudeaketan lankidetzan jarduteko era onartzen duena (PDF)

18/1987 Foru Araua, abenduaren 30ekoa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena (PDF)

443/2022 Foru Agindua, irailaren 15ekoa, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga autolikidatzeko 60-A, 60-T eta 60-S ereduak onetsi eta horiek nola aurkeztu eta diru-sarrera nola egin ezartzen dituena.

9/2011 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena (PDF)

1008/2000 Foru Agindua, abenduaren 26koa, besteak beste 60S eredua, pezetatan eta eurotan, eta eranskinak onartzen dituena (PDF)

1218/2001 Foru Agindua , abenduaren 3koa, euroa diru sistema nazionalaren moneta bakar gisa sartu zenetik aurrera erabili beharreko zerga ereduak finkatzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

Administrazioak, sozietate eragiketen balio erreala egiaztatuko du beti.