60A Aitorpen-likidazioa. Agiri administratiboak eta notaritzakoak

Nork aurkeztu behar du?

  • BEZari lotutako eskualdaketetan ondasun edo eskubide bat eskuratzen dutenek. Adibidez, promotore bati higiezin eraiki berri bat erostean: etxebizitza, pabiloia, merkataritza lokala …
  • Notaritzako agiri bat egiten dutenek edota agiri hori egitearen onura jasotzen dutenek. Adibidez, mailegu hipotekarioak eratzean edo ezabatzean mailegua jasotzen dutenek (mailegu-hartzaileak).
  • Erregistro Publikoetan prebentziozko idatzoharrak eskatzen dituztenek, zorren kobrantza bermatzeko (bahituretan, jabetza bati buruz erabaki gabeko demandatan, etab).

Zer aitortzen da?

Eskrituren eta akta notarialen lehen kopiak, baldin eta kopuru edo gauza baloragarri bat baldin badute xedea eta inskribatu daitezkeen egintza edo kontratuak jasotzen badituzte. Adibidez:

  • BEZari lotutako ondasun higiezinen emateak. Adibidez, eraikin higiezin berri baten erosketa eskritura.
  • Ondasun higiezinen banaketa, zatiketa, bateratze edo elkarketak. Adibidez: Jabetza Erregistroan azpibanatzen diren edota, alderantziz, finka bakar bat osatuz elkartzen diren etxebizitzak edo finkak.
  • Obra berriko aitorpenak, banaketa horizontalak.
  • Hipoteka bermedun maileguak eratzea eta kitatzea.

Dokumentu administratiboak.

  • Prebentziozko idatzoharrak Erregistro Publikoetan

Zerga-tasa %0,5 da kasu guztietan.

Gainera, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 18/1987 Foru Arauak, abenduaren 30ekoak, 41 artikuluan jasotako zerga onurez baliatzeko aukera dago, aipagarria izanik etxe berrien erosketako eskriturak batetik, eta Gipuzkoan ohiko etxebizitza erosteko mailegu edo kreditu hipotekarioen eskriturak bestetik, zergaz salbuetsiak daudela.

Aurkezteko modalitatea

  • Paperean
  • Internet bidez: notaritzek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta eredu hau baliabide elektronikoen bitartez aurkezteko aukera emateko egindako lankidetza hitzarmenei atxikitako pertsona edota entitateek.

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

Aitorpen-likidazioa 30 laneguneko epean aurkeztuko da (astelehenetik ostiralera) zerga honi lotutako notaritzako agiria luzatzen denetik hasita.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau, halaber, Gipuzkoako estanko baimenduetan ere eskura daiteke.

Oharra: PDF bisore batzuk ez dira bateragarriak zerga-eredu honekin; beraz, Acrobat Reader erabiltzea gomendatzen dugu.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

Lankidetza hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Finantza Entitate eta korporazioen Prozesu eta Zerbitzuak Kanpora Atera tze ko Sozietateen Espainiako Elkarteak (AEPROSER) zergak kudeatzeko tzen dutena (PDF)

349/2017 Foru Agindua, uztailaren 28koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finan tza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kudea - tzaile Administratiboen Elkargo Ofizialak zergen kudeaketan lankide tzan jarduteko era onartzen duena (PDF)

18/1987 Foru Araua, abenduaren 30ekoa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena (PDF)

9/2011 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena (PDF)

1008/2000 Foru Agindua, abenduaren 26koa, besteak beste 60A eredua, pezetatan eta eurotan, eta eranskinak onartzen dituena (PDF)

1218/2001 Foru Agindua , abenduaren 3koa, euroa diru sistema nazionalaren moneta bakar gisa sartzen zenetik aurrera erabili beharreko zerga ereduak finkatzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

Informazio orriak:

Zerga hau kalkulatzeko, oinarri ezargarrian burututako eragiketaren balio erreala islatu behar da. Administrazioak, zergapeko ondasun eta eskubideen balio erreala egiaztatu ahal izango du beti.

  • Ondasun higiezin baten balioari buruzko informazioa: Informazio hori nahi izanez gero, zergadunak eskualdatzeko ondasun higiezinen balorazioa(PDF) edo landalurren, lursail hiritarren edo hiritargarrien balorazioa(PDF) izeneko instantzia administratiboa bete dezake xede horretarako; bestela, idatzi bat aurkez dezake Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua, 2, 20018 Donostia) edota Herritarren Arretarako Bulegoetan. Interesatuak, kasuan kasuko ondasunaren datuak adieraziko ditu; gainera, NAren kopia eta, aurkeztu beharreko agiriak (Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaren eta eskrituren kopia) aurkeztuko ditu.