620 Ibilgailu erabilien salerosketa

Nork aurkeztu behar du?

Edonolako ibilgailu erabilia partikular bati erosten dion pertsona orok.

Zer aitortzen da?

Ibilgailu erabilien salerosketak, partikularren artean egindakoak.

Enkante bidezko adjudikazioetan, saltzailea enpresaria edo profesionala denean, erosleak eragiketari lotutako BEZa ordainduko du 309 ereduaren bidez.

Zergadunek, merkatuko balioa zehazteko, Ogasuneko Foru Diputatuak onartu eta Zergaren sortzapen datan indarrean dauden garraiobideen balorazio taulak erabili ahal izango dituzte.

%4ko zerga tasa aplikatuko da.

Gainera, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 18/1987 Foru Araua, abenduaren 30ekoak, 41 artikuluan jasotako salbuespenez baliatzeko aukera izango dute.

Aurkezteko modalitatea

  • Paperean
  • Internet bidez: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko kudeatzaile administratiboen elkargo ofizialak zergak kudeatzeko egindako lankidetza hitzarmenaren dagokion eranskinera atxikitako kudeatzaile administratibo kolegiatuak.

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

30 lanegun (astelehenetik ostilarela) ibilgailua erosten denetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • 620 inprimakia.
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia.
  • Ibilgailuaren ezaugarrien ziurtagiriaren fotokopia.
  • Eroslearen eta saltzailearen NAren fotokopia.

Oharra: Aitorpena erosleak eta saltzaileak izenpetuko dute, eta baita aurkezleak ere honelakorik badago.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau, halaber, Gipuzkoako estanko baimenduetan ere eskura daiteke.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

18/1987 Foru Araua, abenduaren 30ekoa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena (PDF)

9/2011 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena (PDF)

119/1997 Foru Agindua, otsailaren 27koa, 620 eredua onartzen duena (PDF)

1.008/2000 Foru Agindua, abenduaren 26koa, besteak beste 620 ereduaren eranskinak onartzen dituena (PDF)

1.218/2001 Foru Agindua , abenduaren 3koa, euroa diru sistema nazionalaren moneta bakar gisa sartu zenetik aurrera erabili beharreko zerga ereduak finkatzen dituena (PDF)

0662/2018 Foru Agindua, abenduaren 28koa, ibilgailu eta itsasontzien batez besteko salmenta prezioak onartzen dituena ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga, oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga, zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia, eta ondarearen gainekozerga kudea­tzean aplikatzeko, 2019ko ekitaldirako.
127/2019 Foru Agindua, martxoaren 1ekoa, ibilgailu eta itsasontzien batez besteko salmenta prezioak onartzen dituena zeinaren bidez alda tzen baita 0662/2018 Foru Agindua, abenduaren 28koa, ibilgailu eta itsa sontzien batez besteko salmenta prezioak onartzen dituena

293/2019 Foru agindua, ekainaren 19koa, zeinaren bidez onar tzen baitira abenduaren 28ko 0662/2018 Foru Aginduan sartu ez diren zenbait garraio  elementuren batez besteko salmenta prezioak.

349/2017 Foru Agindua, uztailaren 28koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finan tza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kudea - tzaile Administratiboen Elkargo Ofizialak zergen kudeaketan lankide tzan jarduteko era onartzen duena (PDF)

Informazio interesgarria

Administrazioak, zergapeko ibilgailuaren balioa egiaztatu ahal izango du beti. Kasuan kasuko Foru Aginduko erregelen arabera kalkulatutako balorazio ez dira egiaztatuko.

Lotutako zergak (ereduak)

565 Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren aitorpen-likidazioa 
Europar Batasunean Espainiaz bestelako estatu kide batean, erabilitako ibilgailu motordun bat erosi zaionean enpresari edo profesional ez den pertsona bati.