U-6 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: Ondasun higiezin hiritarren titularitate aldaketa

Nork aurkeztu behar du?

Ondasun higiezin hiritar baten titularitatea aldatu nahi duten pertsona fisiko zein juridikoek eta entitateek. Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauaren 35.artikuluan (PDF), adierazten da, oro har, zeintzuk diren zergapekoak.

Zer aitortzen da?

Finka hiritar baten eskualdaketa, dohaintzaz, herentziaz, salerosketa kontratuaz edo beste nolabait egin delarik ere. Eredu hau ez da erabili behar ondasun higiezin hiritar bat banatzeko edo bereizteko edo elkartzeko eragiketak aitortzeko; horretarako U-7 eredua baitago.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: U-6 inprimakia bete eta aurkeztuz.

Inprimaki hau eskuratzaileak (erosleak) eta eskualdatzaileak (saltzaileak) sinatu behar dute eta inprimaki horri, honako agiriak erantsiko zaizkio:

  1. Ondasun higiezin hiritarraren titularitate aldaketa formalitzaten duen eskritura publikoa edo agiri baliokidea.
  2. Saltzailearen Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiria.

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

Bi hilabete eskritura publikoa edo ondasun higiezin hiritarraren titularitate aldaketa formalizatzen duen agiria egin den egunaren biharamunetik aurrera, baldin eta agiri hori higiezinaren banaketa, zatiketa edo elkarketak bultzatu ez badu, kasu horretan U-7 eredua erabili behar baita.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Interneten bakarrik dago eskuragarri eredu hori.

U-6 eredua (PDF)

Araudia

86/1993 Foru Agindua, otsailaren 24koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren U-6 eredua aldatzen duena (PDF)