SDB Ondasun higiezinen gaineko zerga bankuan helbideratzea
Nork aurkeztu behar du?
Ondasun higiezinen gaineko zergaren subjektu pasiboak zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenean.
Zer aitortzen da?
- Alta ematea helbideratze sisteman: Ondasun higiezinen gaineko zerga helbideratu nahi duten subjektu pasiboek aurkeztu dezakete.
- Helbideratze datuak aldatzea: kargu kontua aldatu nahi dutenek eskaera berri bat aurkeztu beharko dute.
Aurkezteko modalitateak
- Paperean: Inprimakia (PDF) betez eta aurkeztuz.
- Telematikoki: Gipuzkoataritik.
Inprimaki horrek ondoko informazioa bildu beharko du:
- Errezibo zenbakia: Helbideratu nahi den erreziboaren erreferentzia.
- Helbideratze kontua: Urteroko erreziboa kargatu nahi den kontu korrontearen IBAN zenbakia.
Aurkezteko lekuak
- Herritarren Arretarako bulegoetan.
- Dagokien udaletxeetan.
Oharra
Dagokion udalak zergaren diru bilketa bere gain hartua badauka, eskaera berorri igorriko zaio.