U-4 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Obra berria, zabalketa, erabateko birgaiketa edo banaketa horizontala aitortzea

Nork aurkeztu behar du?

Ondasun higiezin hiritar bat fisikoki aldatu nahi duten pertsona fisiko zein juridikoek eta entitateek; hau da obra berria, zabalketa edo erabateko birgaiketa egin nahi duten subjektu pasiboek. Era berean, eredu hau erabili behar da ondasun higiezin hiritar baten banaketa horizontala aitortzeko (hau da, jabeen erkidego bat eratzea bakoitzari dagokion partaidetza kuota finkatuz).

Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauaren 35.artikuluan (PDF), adierazten da, oro har, zeintzuk diren zergapekoak.

Zer aitortzen da?

Ondasun higiezin hiritar batean gertatutako aldaketa fisiko edota ekonomiko oro.

Aldaketa fisikoak:

  • Obra berria.
  • Lehendik badagoen eraikin bat handitzea, hau da, hainbat higiezin elkartzea finka bakar bat eratzeko xedez, edo eraikin horiek eraistea.
  • Eraikina erabat birgaitzea, konfigurazio berria emanez.

Aldaketa ekonomikoa:

Aldaketa ekonomikoa da ondasun higiezin baten erabilera eta xedea aldatzea, bere konfigurazio fisikoa ukitu gabe. Adibidez, etxebizitza bat lokal bihurtzea edota ondasun erkidegoaren mende zegoen higiezin batean jabetza horizontala sortzea.

  • Alta emana dagoen higiezin batean banaketa horizontzala eratzea, hau da, jabe bakoitzak bere partaidetza kuota finkatuta izango duen jabe erkidego bat sortzea.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: U-4 inprimakia bete eta aurkeztuz.

Inprimakiarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira, kasuak kasu:

  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren azken ordainagiria.
  • Obra amaitu izanaren ziurtagiria.
  • Obra berria aitortzeko eskritura.
  • Eraikinaren fatxadaren argazkia.
  • Kokalekuaren planoa.
  • Eraikineko solairu desberdinen planoak, 1:50 edo 1:100 eskalan eginak.
  • Sekzioen planoak.
  • Célula de calificación definitiva si se trata de Viviendas de Protección Oficial.

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

Obra berria, zabalketa edo erabateko birgaiketa bada, bi hilabete obrak bukatzen direnetik edo obra berriaren eskritura egiten denetik aurrera.

Banaketa horizontala eta aldaketa ekonomikoa: Bi hilabete banaketa horizontalaren eraketa eskritura edo aldaketa ekonomikoaren eskritura egin denetik edo baimen administratiboa eman denetik aurrera.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Interneten bakarrik dago eskuragarri eredu hori.

U-4 eredua (PDF)

Araudia

347/1996 Foru Agindua, maiatzaren 29koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren U-4 eredua onartzen duena (PDF)