198 Aktibo finantzarioak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihurtzeagatik lortutako errentak eta kapital higikorraren etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena

Nork aurkeztu behar du?

Aitorpena nork aurkeztu behar duen jakiteko beharrezko informazioa.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren urtean ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Internet-Fitxategia: aurkeztu beharreko fitxategia Zergabidea plataformaren bitartez erantsita.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Araudia

544/2023 Foru Agindua, abenduaren 5ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita urtarrilaren 21eko 27/2018 Foru Agindua, «Finantza-aktiboekin eta beste balore higigarri batzuekin egindako eragiketen urteko aitorpena» aurkezteko 198 eredua onetsi eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituena.

572/2022 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Foru Agindu hauek aldatzen dituena: abenduaren 26ko 592/2016, abenduaren 21eko 591/2016, urtarrilaren 21eko 27/2018, abenduaren 29koa 530/2020 eta abenduaren 29ko 530/2020 Foru Aginduak, hurrenez hurren 181, 196, 198, 208 eta 289 ereduak onesten dituztenak.

685/2021 Foru Agindua, abenduaren 17koa, zeinaren bidez aldatzen baitira abenduaren 29ko 556/2017 Foru Agindua, martxoaren 5eko 91/2020 Foru Agindua, urtarrilaren 21eko 27/2018 Foru Agindua, eta abenduaren 29koa 530/2020 Foru Agindua, hurrenez hurren 187, 189, 198 eta 289 ereduak onesten dituztenak.

527/2020 Foru Agindua, abenduaren 28koa, zeinaren bidez aldatzen den «Finantza-aktiboekin eta beste balore higigarri batzuekin egindako eragiketen urteko aitorpena» izeneko 198 eredua onartu eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituen urtarrilaren 21eko 27/2018 Foru Agindua (PDF).

570/2019 Foru Agindua, azaroaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baita urtarrilaren 21eko 27/2018 Foru Agindua, «Finantza-aktiboekin eta beste balore higigarri batzuekin egindako eragiketen urteko aitorpena» izeneko 198 eredua onartu eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituena (PDF).

643/2018 Foru Agindua, abenduaren 18koa, aldatzen duena "Finantza-aktiboekin eta beste balore higigarri batzuekin egindako eragiketen urteko aitorpena" izeneko 198 eredua onartu eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituen  urtarrilaren 21eko 27/2018 Foru Agindua (PDF).

27/2018 Foru Agindua, urtarrilaren 21ekoa, Finantza-aktiboekin eta beste balore higigarri batzuekin egindako eragiketen urteko aitorpena" izeneko 198 eredua onartu eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituena, (PDF)

2013/47 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)