Katastroa eta Ondarearen gaineko Zerga

Ondarearen gaineko Zergak, zergadunen ondasun eta eskubide ekonomikoen edukitza kargatzen du.

Zerga honen oinarri ezargarria kalkulatzeko aintzat hartuko dira Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera behartuta dauden zergapekoen ondasun eta eskubide guztiak. Ondasun horien artean higiezin landatar edo hiritarrak badaude, ondasunaren ondare balioa kalkulatzeko honako hiru balio hauetan handiena hartuko da kontuan:

  • Balio katastrala.
  • Administrazioak beste zerga batzuen ondorioetarako egiaztatutako balioa.
  • Prezioa, kontraprestazioa edo eskurapen balioa.