Katastroa eta Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga

Zerga honek pertsona fisikoek kosturik gabe (doan) lortutako ondare gehikuntzak zergapetzen ditu.

Zehazki, zerga horrek honakoak zergapetuko ditu, besteak beste:

  • Herentziaz, lagapenez edo beste edozein oinordetza tituluz ondasunak eta eskubideak eskuratzea.
  • Ondasunak eta eskubideak eskuratzea, dohaintzaz edo dohain eta hil ez diren pertsonen artean egindako beste edozein negozio juridikoren bidez.

Oro har, higiezinak eta gainerako ondasunak beren balio errealaren arabera konputatzen dira. Hala eta guztiz ere, Administrazioak balio katastrala erabiltzen du balio orientagarri gisa, hainbat koefizientez biderkaturik, zergadunek aitortutako ondasunen balioa egiaztatzeko.

Orri honetan aipatu ditugun zergetan erabilitako egiaztapen balioei buruz argibideren bat nahi izanez gero, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Kudeaketa Zerbitzura jo dezakezu; edo bestela, honako telefonora: 902 100 040 edo 943 113 000