Katastroa eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga

Zergadun ez-egoiliarrek, Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egin behar dutenean eta lurralde espainiarrean zergapetzen den ondarea bakar-bakarrik Gipuzkoako lurralde historikoan kokatuta dagoen etxebizitza bat denean, Gipuzkoako lurralde historikoan dagoen etxebizitza zergapetuko dute. Horretarako, higiezinaren balio katastralari %2 aplikatuko zaio (edo %1,1 baldin eta balio katastrala 1994ko urtarrilaren 1az geroztik berrikusia edo aldatua duen higiezina bada).

Ondasun higiezinen txandakako probetxamendu eskubideen kasuan, egozpena eskubide errealaren titularrari egingo zaio, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren oinarri likidagarria hainbanatuz probetxamendu aldiaren urteko iraupenaren arabera. Oinarri likidagarria zehaztea ezinezkoa denean, probetxamendu eskubidearen eskurapen prezioa hartuko da egozpen oinarri gisa. Egozpenik ez da egingo probetxamenduaren iraupena urtean bi aste baino gehiagokoa ez denean.