Zuzeneko ematea

Fabrikatzaileak, lan eragiketetan izandako gorabeheren orria (519 eredua), Ogasun eta Finantza Departamentuko Ikuskaritzako Zuzendariordetzan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia) aurkeztuko du zuzenean.

519 ereduak hiru ale ditu:

1. Ikuskaritzako Zuzendariordetzaren alea: Ale hau Ikuskaritzako Zuzendariordetzan geratzen da.
2. Zeharkako Zergen Zerbitzuaren alea: Ikuskaritzako Zuzendariordetzak, gehienez ere hogeita lau orduko epean, ale hori Zeharkako Zergen Zerbitzuari entregatzen dio.
3. Fabrikatzailearen alea: Ikuskaritzako Zuzendariordetzak, eredua onartu ondoren, ale hori fabrikatzaileari itzultzen dio.