Nork aurkeztu behar du?

Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zerga (569 eredua) honakoek aurkeztu behar dute:

  1. Produktu hauek saltzen edo entregatzen dituztenek: gasolinak, gasolioak, fuel-olioak, kerosenoak eta aipatuez bestelako hidrokarburoak, baldin eta berogailuko erregai gisa erabiltzen badira edo karburante gisa, karburantearen gehigarri gisa edo karburante baten amaierako bolumenaren handigarri gisa erabiliko badira, (gas naturala, metanoa, petrolioaren gas likidotua eta gainerako produktu gaseoso baliokideak baztertuta).
  2. Aurreko produktuen autokontsumitzaileek.
  3. Aipatu produktuen inportatzaileek eta batasun barruko erosleek, baldin eta zuzenean establezimendu propioan kontsumitzeko erabiltzen badituzte.