Zer aitortzen da?

Honakoak dira zergari lotutako produktuak:

  1. Gasolinak, gasolioa, fuel olioa eta berogailuko erregai gisa erabili gabeko kerosenoa.
  2. Aurreko apartatuan aipatutakoez bestelako hidrokarburo likidoak, baldin eta berogailuko erregai gisa erabiltzen badira.
  3. Gasolina, gasolio, fuel olio eta kerosenoaz bestelako produktuak, baldin eta karburante gisa edo karburante baten amaierako bolumenaren handigarri gisa erabiltzen badira, salbu gas naturala, metanoa, petrolioaren gas likidotua eta litrotik gorako bolumena ez duten ontzietan sartutako gainerako produktu baliokideak eta karburante-gehigarriak.