Estatuko 200 eta 220 ereduen igorpena

Estatuko araudia aplikatzen duten zergapekoen kasuan, aurkezteko moduak hainbat nobedade ditu.

Estatuko araudia aplikatzen duten zergapekoek Zergabidea plataformaren bidez transmititu behar dituzte Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren programa erabilita sortzen dituzten fitxategiak.

Zergabidea plataforman sartutakoan, "Fitxategien aurkezpena / Sozietate zergaren estatuko ereduen aurkezpena" apartatura joan beharko dute. Fitxategia zuzenean transmitituko da, bihurgailua zertan erabili gabe.

 

Aurkezpen egoera

Egoera ohikoenak

Ondorioak

 

 

ERREFUSATUA

  • Emaitza itzultzekoa da, IBAN konturik gabe.
  • Osagarria edo ordezkoa aurkeztu da, zilegi ez denean.
  • Aurkeztu den fitxategiak okerra du edukia.
  • Aurkeztutako fitxategiak ez du ordezkaritza nahikorik.

 

Aitorpena EZ dago AURKEZTUTA. Ez dago aurkeztu izanaren frogagiririk.

 

Beste aitorpen bat bidali behar da, zuzenduta.

 

 

 

Zuzentzeko ERREFUSATUA

  • Bigarren aurkezpenak ez darama aitorpen osagarriaren edo ordezkoaren markarik.
  • Beste ordainketa modu batzuk hautatu dira, baina ez da zehaztu zein (ordainketa-gutuna/pasabidea/gerorapena). Bat aukeratu arte, hala jarraituko du.
  • Ordezko aitorpen bat aurkeztu da aurreko aitorpen bat ez dagoenean.

Aitorpena EZ dago AURKEZTUTA. Aurkeztu izanaren frogagiria ez dago eskuragarri.

 

Aitortzaileak egoitza elektronikotik zuzendu behar du akatsa edo gorabehera (ZergaBideako apartatu urdinean) beste aitorpen bat zertan bidali gabe. Akatsa zuzendu ondoren, onartuta geratuko da aitorpena.

 

 

Gorabeherekin ONARTUA

 

 

  • Gorabeherak daude adierazitako IBAN kontuan
  • Aitorpen osagarri bat aurkeztu da aurreko aitorpen bat ez dagoenean.

Aitorpena AURKEZTUTA dago. Erregistroan apuntatzen da, eta eskura jartzen da aurkeztu izanaren frogagiria.

 

Aitortzaileak egoitza elektronikotik zuzendu behar du gorabehera (ZergaBideako apartatu urdinean).

 

ONARTUA

 

Aitorpena AURKEZTUTA dago.

Erregistroan apuntatzen da, eta eskura jartzen da aurkeztu izanaren frogagiria.