Gipuzkoako 200 ereduaren igorpena beste Administrazioetara

1) Araba

Gipuzkoara bidaltzeko fitxategiarekin batera beste XML formatua duen fitxategi bat sortuko da Arabako Ogasunera bidaltzeko (Xml duen .zip fitxategia izango da). Igorpena gauzatzeko Arabako Ogasunaren webgunean sartu eta zuzenean .zip fitxategia bidaliko da. Ez du konbertsorerik behar.

2) Bizkaia

Gipuzkoara bidaltzeko fitxategiarekin batera beste XML formatua duen fitxategi bat sortuko da Bizkaiako Ogasunera bidaltzeko (Xml duen .zip fitxategia izango da). Igorpena gauzatzeko Bizkaiako Ogasunaren webgunean sartu eta bertan aurkitutako bihurgailuaren bidez, behar den formatua hartuko du XML fitxategiak. Ondoren, igorpena egingo da. Bihurtzen den fitxategia .zip da. 

3) Nafarroa

Gipuzkoara bidaltzeko fitxategiarekin batera beste XML formatua duen fitxategi bat sortuko da Nafarroako Ogasunera bidaltzeko (Xml duen .zip fitxategia izango da). Igorpena gauzatzeko Nafarroako Ogasunaren webgunean sartu beharko da.

4) Estatua

Estatuko Administrazioarekin batera tributazioa egin behar bada, "Kanpo-fitxategiak" atalaren bidez, aitorpena pdf formatuan inprimatu ahal izango da, ondoren administrazio horretan aurkezteko. Programak XML fitxategi bat ere sortzen du Estatuko Administrazioan aurkeztu ahal izateko.

XML fitxategi hori lortzeko, "beste administrazioak" ikonoa hautatuko da, eta 200_2021_AdminXML.zip eredua gordeko da. Sortutako fitxategiaren izenari zenbaki bat esleituko zaio, aitorpena identifikatzeko, eta dagokion karpeta sortuko da.

Bai aitorpena pdf formatuan, baita fitxategia ere, Estatuko Administrazioaren webgunean aurkeztu ahal izango dira, bertan markatutako urratsei jarraituz.