Nork aurkeztu behar du aitorpena?

  • Fede-emaile publikoak, honako eragiketetan esku hartzen dutenean: efektu publikoak, baloreak nahiz beste edozein motatako titulu eta aktibo finantzarioak jaulki, harpidetu, eskualdatu edo trukatzekoetan, horien gaineko eskubide errealei buruzkoetan, eta baloreen maileguekin eta erantzukizun mugatuko sozietateen kapital partaidetzekin zer ikusia dutenetan.
  • Beste edozein pertsona fisiko eta juridiko, baldin eta bere ohiko zeregina efektu publikoak, baloreak nahiz beste edozein motatako titulu eta aktibo finantzarioen bitartekaritzan aritzea edo horiek merkaturatzea bada, eragiketen helburua, zuzenean edo zeharka, baliabideak edozein motatako efektuen bidez eskuratzea denean.
  • Merkatu antolatu batean kotizatu gabekoak diren titulu edo balore nominatiboen entitate jaulkitzaileak, jaulkipen eragiketak egiten dituztenean.
  • Oharpen bidezko Zor Publikoko Merkatuko entitate kudeatzaileak, ondokoak egiten dituztenean:
    • Merkatu horretan negoziatutako balioak harpidetu, eskualdatu edo itzultzeko eragiketak.
    • Estatuaren Zorra segregazio eragiketetatik sortutako eskualdaketa, itzulketa edo amortizazioak.
  • Aktibo finantzarioen eskualdaketan, amortizazioan edo itzulketan esku hartzen duten finantza entitateak, titularrei egozten zaizkien etekinak adierazten dituztenak, baldin eta aktibo horiek kontuko oharpenen bidez adierazita badaude eta Espainiako bigarren mailako balore merkatu ofizial batean negoziatzen badira.
  • Kontuko idazpenen bitartez ordezkatzen diren aktibo finantzarioen interesak ordaintzeko erabiltzen diren finantza entitateak, titular horiei egoz dakizkiekeen etekinak adieraziz, horiek Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak badira.
  • Lehentasunezko partaidetza eta bestelako zor tresnekin egindako eragiketen inguruan informatzera behartuta dauden entitateak.
  • Balioak negoziatu diren merkatuaren erregistro, konpentsazio eta likidazio sistema kudeatzen duten entitateak eta balore maileguen eragiketetan parte hartu edo bitartekaritzan jardun diren finantza entitateak.
  • Kapital murriztapenak ekarpenak itzuliz egiten dituzten entitateak edo jaulkipen prima banatzeko eragiketak egiten dituztenak,denak ere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauak, finantza-tresnen merkatuei buruzkoak, definitutako balore merkatu arautuetako batean negoziatzeko onartzen ez diren eta sozietate edo entitateen funts propioetan parte hartzea adierazten duten baloreei buruzkoak, urriaren 14ko 33/2014 Foru Dekretuaren bidez onartutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 94.i) artikuluaren arabera atxikipenari lotuta ez dauden eta pertsona fisikoen alde egindako eragiketei dagokienez.