Aitorpena epez kanpo aurkezteagatik ezarri daitezkeen errekarguak, berandutze interesak eta zehapenak.

Gipuzkoako Foru Ogasunak zergadunak aurkeztutako autolikidazioa berrikusiko du eta, itzultzekoa edo ordaintzekoa den kontuan hartuta, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenaren atzerapenaren ondorioz.

Aitorpenak ordaintzeko emaitza badu:

  • Borondatezko epea amaitu ondorengo 6 hilabeteetan, % 5eko errekargua aplikatuko zaio ordaintzeko kuotari.
  • 7. hilabetetik 12. hilabetera bitartean, % 5eko errekargua aplikatzen da, gehi berandutze interesak.
  • Urtebetetik aurrera, % 10eko errekargua aplikatzen da, gehi berandutze interesak.

Aitorpenaren emaitza itzultzea edo negatiboa bada: 100 euroko zehapena jartzen da.