Katastroa eta hirilurren balio gehikuntzaren gaineko udal zerga

Hirilurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga zuzeneko tributua da, lursail horien balio gehikuntza zergapetzen (zerga ordaintzera behartzen) duena, ondasun horien jabetza eskualdatzean (salmenta, herentzia, dohaintza?) edozein tituluren bidez edo aipatu lurren gainean jabaria mugatzen duen gozamenezko edozein eskubide erreal eratu edo eskualdatu dela-eta.

Hirilurren balioak sortzapenaren unean ageri duen eta gehienez ere hogei urtetan izan duen gehikuntzak eratzen du zerga honen oinarri ezargarria.

Lursailen eskualdaketan lurren balioa zehazteko arauek diotenez, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) sortzapen unean zehaztuta duten balioa hartuko da halakotzat.