Katastroa eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)

1999. urteaz geroztik indarrean dagoen Zerga berrian ez da egozten ohiko etxebizitzaren etekina.

Gainerako ondasun higiezin hiritarretan (ikus salbuespenak), Errenta Zergaren ondorioetarako, honako zenbatekoak egozten dira:

  • Balio katastralaren %0,2 higiezina kokatuta dagoen udalerrian berrikuspen katastrala egin bada 1994ko urtarrilaren 1az geroztik.
  • Balio katastralaren %2, udalerrian azkeneko berrikuspen katastrala 1994 baino lehen egina bada.

Zergaren sortzapen egunean ondasun higiezinek katastro baliorik ez badute edo balio hori titularrari artean jakinarazi ez bazaio, haren ordez, Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako aintzat hartu beharreko balioaren %50 hartuko da.

(Salbuespenak: jarduera ekonomikoak gauzatzeko erabiltzen diren higiezinak, errentan daudenak edo kapital higiezineko etekinak sortzen dituztenak, eraikuntzarik gabeko lurzorua, eraikitzen ari diren higiezinak eta, hirigintzako arrazoiak direla-eta, erabili ezin direnak).

Kapital higiezineko etekinak sortzen dituzten higiezin landatar edo hiritarrak badira, errentan daudelako edota ondasun horiek erabiltzeko edo gozatzeko eskubideak edo ahalmenak eratu edo laga direlako, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota (OHZ) aipatu etekinen gastu kenkaridun gisa hartuko da.

Besteak beste higiezinaren amortizazioa ere kenkari gisa hartuko da. Lurzoruaren balioa ezagutu ezean, balio katastrala erabiliko da amortizazio horren balioa kalkulatzeko.