Ongi etorri Katastroaren orrialdera


Hemen, katastroko datuak arakatuz, aukera osoa daukazu Gipuzkoako landalur eta hirilur ondasun higiezin informazio grafikoa, balio katastrala eta datu fisikoak inolako mugarik gabe kontsultatzeko.

Erabiltzaileak informazio katastral osoa jaso dezake, higiezinen datu fisikoak edozein direla ere: azalera, eranskinak, solairuak eta abar.

Higiezin Landatar eta Hiritarren Katastroetan jasotzen dira landa nahiz hiri ondasun higiezinen datu eta deskripzioak: azalerak, kokalekua, muga grafikoa, laboreak, eraikinen sailkapena eta erabilerak, balioak eta jabetza higiezinaren gainerako inguruabar fisiko, ekonomiko eta juridikoak.

Gainera, finken titularrei aukera ematen die beren ondasun higiezinari buruz Katastroan dagoen informazioa ezagutzeko eta momentuan bertan Zedula Partzelarioa eskuratzeko; hor ageri da, hain zuzen, finkaren informazio grafikoa, fisikoa, juridikoa eta balio katastrala.

Bertan, profesional jakin batzuek (notarioak, erregistratzaileak…) sarbide gako bat eskuratu ahalgo dute, zedula partzelarioak lortze aldera.

Aukera eskaintzen du, plano partzelarioen bitartez, Gipuzkoako lurraldeko udal guztietatik nabigatzeko. Gainera, plano hauek jaitsi daitezke.