Aurkezteko modalitateak

Arau orokorra

 

Honako zergadunek bide telematikoz bakarrik aurkeztu dezakete 200 eredua:

  • Gipuzkoako araudiaren arabera tributatzen dutenek.
  • Bizkaia, Araba edo Estatuko araudiaren mende egonik, 200 ereduaz baliatuta Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen dutenek.

Honako zergadunek bide telematikoz bakarrik aurkeztu dezakete 220 eredua:

  • Gipuzkoako araudiaren arabera tributatzen dutenek.
  • Bizkaia, Araba edo Estatuko araudiaren mende egonik, 220 ereduaz baliatuta Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen dutenek.

Salbuespenak

Ondorengo zergadunek paperezko euskarrian aurkeztu behar dituzte S-90 eta 220 ereduak:

  • S-90 eredua:  Nafarroako araudiaren mende egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatu behar dutenek.
  • 220 eredua: Nafarroako araudiaren mende egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatu behar dutenek.
  • Aurkezpena paperean egiten denean, iaz bezala egin behar da, alegia, S-90 ereduarekin batera 20G eredua aurkeztuko da, eta 220 ereduarekin batera 22G eredua.

Transmisio telematikoetan identitatea egiaztatzeko moduak