50 urte Europar Batasunaren sorreratik eta 20 urte Gipuzkoa bertan dagoenetik: gizarte eragina eta etorkizunerako begirada

Ospakizun hauek direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak argitalpen berri bat kaleratu du. Joan den urtearen amaieran ospatu zen Jardunaldian egindako ekarpenak jasotzen ditu argitalpen honek.

Europa mailan, epe ertain eta luzera begira, geure etorkizuna bideratzen laguntzea da argitalpen honen azken xedea.

Gipuzkoak Europan duen gaur egungo egoerari eta etorkizunari buruzko hausnarketarako hauek dira aurkeztu ziren hiru gai nagusiak bederatzi ponentzietan:

- Europar Batasuna, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Gipuzkoa: etorkizunerako begirada.

- Gipuzkoako ekonomia eta hezkuntza errealitatea Europar Batasunaren eremuan: azken 20 urteotako ikuspuntua, eta etorkizuna.

- Gipuzkoako gizarte errealitatea Europar Batasunaren eremuan: azken 20 urteotako ikuspuntua, eta etorkizuna.

Atal hauek osatzen dute liburua:

Informazio gehigarria

Agiri erantsia: 50 urte Europar Batasunaren sorreratik eta 20 urte Gipuzkoa bertan dagoenetik “gizarte eragina eta etorkizunerako begirada” (liburu osoa PDFn)