Zerga gida autonomo, ETE, eta lehen sektorearentzat


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren helburuetariko bat da borondatezko zerga obligazioak bete daitezen sustatzea, eta horretarako funtsezkoa da zergadunek egin behar dituzten tramiteak eta betebeharrak modu argian eta ulergarrian izatea.

Ildo honi jarraituz, Departamentuak bi zerga gida egin ditu:

  • Autonomoen, ETE-en eta Mikroenpresen 2021eko zerga gida.
  • Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza sektorearentzako 2021eko zerga gida.

Bi zerga gida horietan jasotzen dira jarduera enpresarialak eta profesionalak hasi, aldatu eta amaitzeko izapideak.

Zure ekarpenak edo iradokizunak Gertubide zerbitzutik bideratu ditzakezu, gidetako edukiak etorkizunean ere hobetzen jarraitzeko.

Informazio gehiago:

Agiri erantsiak: