322 Entitate taldea. Banakako eredua. Hilabeteroko aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

Entitate talde bat osatzen dutenek eta 102/1992 Foru Dekretuaren IX. tituluko IX. kapituluan arautzen den erregimena aplikatuko dutenek.

Zer aitortzen da?

Aurreko hilabetean egindako eragiketak aitortzen dira. Kontuan eduki behar dena: eredu honetan informazioa ematen da eta bertan ez da likidaziorik egiten. Emaitza, entitate nagusiak aurkeztuko duen aitorpen-likidazio baterakoan sartuko da.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

Internetez:

Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da

Aurkezteko epea

Hilabeterokoa. Otsailetik abendura bitarteko hilabeteen lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da. Uztailekoa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango da.

Abenduan egindako eragiketak 393 urteko ereduan aitortzen dira.

Inprimakiak

  • 322 eredua (PDF) 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera erabilgarria
  • 322 eredua (PDF) 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitarteko zergaldietan erabilgarria
  • 322 eredua (PDF) 2012ko irailaren 1etik  2013ko abenduaren 31ra bitarteko zergaldietan erabilgarria

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 (webgunera joan)  Legera egokitzen duena (PDF)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan), abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

46/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 322 eta 353 ereduak aldatzen dituena (PDF)

822/2012 Foru Agindua, abuztuaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren 322 eta 353 ereduak onartzen dituena. (PDF)

 

Informazio interesgarria

Aitorpena aurkeztu egin beharko da dagokion zergaldian kuotarik jasan edo jasanarazi ez bada ere, Jarduerarik gabe laukian X batekin adieraziz.

Lotutako zergak (ereduak)

039 Eredua Entitate taldeen araubide bereziaren inguruko datuak

353 Entitate taldea. Baterako eredua