330 Hileko autolikidazioa. Hileko itzulketen erregistroa

Nork aurkeztu behar du?

Hileko itzulketen erregistroan izena emanda dauden zergadunek.

Zer aitortzen da?

Aurreko hilean egindako eragiketak aitortzen dira. Abenduan ez da 330 eredurik aurkeztu behar, hilabete horretako eragiketak urteko ereduan aitortzen direlako, 390 ereduan.

Aurkezteko modalitateak

Internet bidez: 2017ko ekitalditik ZergaBidea plataformako laguntza programa erabiliz, edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Eta 2016 eta aurreko ekitaldietarako Gipuzkoatarian sartuz, bertan dagoen formularioa betez edo laguntza programa zaharrarekin lortzen den fitxategia igoz.

-BERRIA - 2021eko otsailaren 16tik aurrera,  BIH bidez emandako datuekin bete ahal izango da ZergaBidea plataforma bidez.

Erne: erregistroan izena emanda egoteak erregistro liburuetan jasotzen diren eragiketei buruz informatzeko obligazioa dakar: BIH (2017/12/31 arte 340 eredua)

Aurkezteko lekuak

Internet erabiliz:

  • Transmisioa ondo eginez gero, aurkeztutzat joko da aitorpena

Aurkezteko epea

Hilean. Otsailetik abendura bitartean aurkeztu behar da, hilaren lehen 25 egun naturalen barruan. Uztailekoa abuztuaren 1etik irailaren 25era arte aurkeztu daiteke.

Ereduak

Eredu hauek bide telematikoz aurkeztuko dira.

  • 330 eredua (PDF) 2021eko uztailaren 1etik aurrera erabilgarria
  • 330 eredua (PDF) 2015eko urtarrilaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarteko zergaldietan erabilgarria

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

BEZ. Eredu hauek: 300_310_320_322_330_353_370_390_391_392_393 (EXE) 2016 eta aurreko ekitaldietarako erabilgarria.

Araudia

102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 (webgunera joan) Legera egokitzen duena. (PDF)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan), 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE).

421/2021 Foru Agindua, uztailaren 20koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 320, 322 eta 330 ereduak onartu eta fakturazio erregistroen hornidura elektronikorako zehaztapen teknikoak aldatzen dituena. (PDF)

47/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak alda tzen dituena (PDF)

Bestelako informazio interesgarria

Dena delako epealdian kuotarik ordaindu edo jasanarazi ez arren aurkeztu behar da aitorpena. Horrelakoetan  jarri X bat Jarduerarik gabe laukian.

Lotutako zergak (ereduak)

390 BEZaren urteko aitorpen likidazioa

036 Zentsu aitorpena

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena

349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa

840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jardueren aitorpena

841 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jarduerari zeharka atxikita dagoen lokalaren aitorpena