034 BEZan telekomunikazio zerbitzuen hasiera, aldaketa edo amaiera aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

034 eredua aurkeztera behartuta daude telekomunikazio, irrati edo telebista zerbitzuei nahiz bide elektronikoz emandakoei aplikagarri zaien araubide berezira bilduta dauden edo bildu nahi diren enpresari edo profesionalak, baldin eta, egoitza Erkidegoan edukita, baina ez kontsumoko estatu kidean, identifikazio leku gisa Gipuzkoako Lurralde Historikoa aukeratu behar badute edo aukeratzen badute, jarduera ekonomikoaren egoitza bertan izateagatik edo lurralde horretan establezimendu iraunkor bat edo gehiago edukitzeagatik.

Zer aitortzen da?

  • Telekomunikazio, irrati edo telebista zerbitzuei nahiz bide elektronikoz emandakoei aplikagarri zaien araubide berezian sartutako eragiketen hasiera, aldaketa edo amaiera. Araubide hori Kontseiluaren 2008ko otsailaren 12ko 2008/8/EE Zuzentarauan ezarrita dago.

Aurkezteko modalitatea

034 eredua bide elektronikoz aurkeztu behar da.

  • Horretarako, 034 ereduaren formularioa bete behar da, webgune honetan bertan eskuragarri dagoena, eta, gero, Gipuzkoatarian identifikatu, pasahitz operatiboa eta ziurtagiri digitala erabilita. Behin identifikatuta, agertzen diren aukera desberdinen artean “Hainbat departamenturen zerbitzu erkideak” atala hautatu behar da, eta haren barruan “erregistro elektronikoa” aukeratu. 034 ereduaren formularioa erregistro horretatik bidaliko da.

Aurkezteko lekua

Transmisioa ondo egitean aurkeztutzat joko da aitorpena.

Aurkezteko epea eta jardueren hasiera

Hasiera aitorpena:

Araubide berezia aplikatzen hasiko da enpresariak edo profesionalak eragiketen hasiera aitorpena zerga administrazioari aurkezten dion hiruhileko naturala amaitu eta hurrengo hiruhilekoaren lehen egunetik aurrera.

Guztiarekin ere, araubide berezian sartutako zerbitzuen lehen prestazioa 2015eko urtarrilaren 1etik aurreko paragrafoan aipatutako egunera bitartean egiten bada, araubide berezia lehen prestazioaren egunetik aurrera aplikatuko da, baldin eta jardueren hasiera aitortzeko 034 eredua lehen prestazioaren hilabetea amaitu eta gehienez hurrengo hilabetearen hamargarren egunean aurkezten bada.

Aldaketa aitorpena:

Lehendik emandako informazioan aldaketaren bat izan bada, aldaketaren berri eman behar da hura gertatu eta gehienez hurrengo hilabetearen hamargarren egunean.

Identifikazioko estatu kidea aldatzen bada, ukitutako bi estatu kideei eman behar zaie aldaketaren berri, hura aldatu eta gehienez hurrengo hilabetearen hamargarren egunean.

Amaiera aitorpena:

Araubide berezia aplikatzeari utzi nahi bazaio, araubidea utzi nahi den hiruhileko naturala hasi baino gutxienez 15 egun lehenago aurkeztu behar da 034 eredua.

Hurrengo hilabetearen hamargarren egunean gehienez, informazio hau eman behar da:

a) Araubide berezian dauden jarduerei amaiera ematen zaien.
b) Bere jarduerak aldatu, eta, horregatik, araubide berezia aplikatzeko baldintzak dagoeneko betetzen ez diren.

Informazio gehigarria

Informazio gehiago (PDF)

Inprimakia

034 eredua (PDF)

Araudia

681/2014 Foru Agindua, abenduaren 23koa, 034 eredua, «Telekomunikazio, irrati edo telebista zerbitzuei eta bide elektronikoz emandakoei balio erantsiaren gaineko zergan aplikagarri zaien araubide bereziaren barruko eragiketen hasiera, aldaketa edo amaiera aitorpena» izenekoa, onar tzen duena (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)