040 Aitorpen-likidazioa. Bingo jokoa

Nork aurkeztu behar du?

Bingoan jarduteko kartoi homologatuak erosten dituzten pertsona baimenduak.

Zer aitortzen da?

Jokalariek kartoiak erosteagatik ordaindutakoaren batura osoa, batere kenkaririk gabe.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 040 inprimakia betez eta aurkeztuz.

Aurkezteko lekuak

Finantza entitate laguntzaileren batean ordaindu ondoren, bingoan jarduteko kartoi homologatuak eskuratzeko, 040 inprimakia ondorengo Ogasun eta Finantza Departamentuko bulegoren batean aurkeztuko da:

  • Errotaburu pasealekua, 2 – Donostia

Aurkezteko epea

Zenbatekoa kartoi homologatuak erosi baino lehen sartzen da Finantza entitate kolaboratzaileetan.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.

Araudia

1/1995 Legea, apririlaren 12ko Euskal Autonomia Elkarteko 1995 urteko aurrekontu
orokorrak onartzen dituena. Amaierako bigarren xedapena, 3. atala (PDF)

5/2002 Foru Agindua, maiatzaren 13koa, bingo kartoien erosketa tasari buruzko hainbat zerga neurri onartzen duena (PDF)

4/2010 Foru Araua, abenduaren 23koa, non bere seigarren xedapen gehigarriak bingo kartoien erosketa tasa aldatzen duen
1.330/2001 Foru Agindua, abenduaren 21ekoa, zorte, apustu eta zorizko jokoen gaineko tributuak aitortu eta likidatzeko erabiliko diren 040, 042, 044 eta 046 ereduak onartzen dituena (PDF)
1/2005 Foru Araua, otsailaren 1ekoa, Gipuzkoako Jokoaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

Informazio interesgarria

Sarrera egin izana egiaztatuz, subjektu pasiboari eskatutako kartoiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan entregatuko zaizkio.

Era berean, kartoiak eskuratzeko, Ogasun eta Finantza Departamentuan Bingo kartoien gida beteko da eta bertan azalduko dira entregatu beharreko serieen identifikazioa.

Oinarri ezargarria:
Kartoiaren ageriko balioa eskatutako kartoi kopuruarekin biderkatuta lortuko da; ageriko baliotzat hartzen da jokatzen duen pertsonak kartoi bakoitzarengatik ordaintzen duen zenbatekoa.

Ordaindu beharreko kuota ondoko zenbatekoetatik sortutakoa izango da:

  • Kartoien kostua: Kartoi kopurua eta horiek prestatzearen baliotik ateratzen den emaitza, 0,006901 euro, BEZ barne.
  • Jokoaren gaineko zerga: zerga oinarri osoari %18,4ko zerga tasa aplikatzearen emaitza.
  • Bingo jokoaren gaineko errekargua: zerga oinarri osoari %3,6ko zerga tasa aplikatzearen emaitza.