050 Gipuzkoako Foru Aldundiaren suhiltzaile eta larrialdi zerbitzuak mantentzeko tasa

Nork aurkeztu behar du?

Gipuzkoan kokatutako ondasun higiezinetan sute arriskuak eta arrisku anitzeko polizak aseguratzen dituzten entitate edo sozietateak, Donostiako udalerrian aseguratutako arriskuak direnean izan ezik.

Zer airtortzen da?

Suteen kontrako aseguru eta arrisku anitzeko polizengatik bildutako primak, aurreko lehen urtekoak.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 050 inprimakia bete eta aurkeztuz.
  • Internet bidez: Inprimakia Gipuzkoatariatik transmitituz.

Aurkezteko lekua

Finantza entitate laguntzaileetan.

Aurkezteko epea

Urte bakoitzeko ekainean zehar aurkeztu behar da.

Inprimakia

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko

Araudia

2013ko abenduaren 13ko 8/2013 Foru Araua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren suhiltzaile eta larrialdi zerbitzuak mantentzeko tasa arautzen duena (PDF).

354/2014 Foru Agindua, maiatzaren 29(e)koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren suhiltzaile eta larrialdi zerbitzuen mantenimenduarengatik ordaindu beharreko tasa autolikidatzeko 050 eredua onartzen duena (PDF).