10-I Ondasun higiezinak errentan ematetik datozen etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiria

Nork aurkeztu behar du?

Eredu hori higiezin hiritarrak maizterrak (alokairua ordaintzen duenak) errentatzaileentzako (alokatzen duena) bete eta egingo du, betiere ordaintzen duten alokairuagatik atxikipena izatera behartuak dauden maizterrak badira.

Ordaindutako higiezinen etekinengatik atxikipena egitera behartuak daude pertsona fisikoak (sozietateak, elkarteak, etab.), izaera juridikorik gabeko erakundeak (jabe komunitateak, ondasun komunitateak, banatu gabeko herentziak, etab.) eta enpresari eta profesional autonomoak beren lokalen alokairua ordaintzen dutenean.

Zer aitortzen da?

10-I ereduak higiezin hiritarren alokairutik sortutako etekinei dagozkien PFEZ zergako eta Sozietateen gaineko Zergaren urteko atxikipenak eta konturako sarrerak egiaztatzen ditu.

Eredu horrek errentatzaileari lortutako higiezinen etekinen egiaztagiri gisa balioko dio, bere errenta aitorpenean (partikularrak, enpresariak eta profesional autonomoak) edo Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenean (sozietateak edo entitate juridikoak).

Aurkezteko epea eta lekua

Maizterrak agiri hori entregatu beharko dio errentatzaileari aplikagarri zaion Zerga aurkezteko epea hasi aurretik.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Laguntza programak

Araudia

251/2011 Foru Agindua, martxoaren 10ekoa, atxikipenei eta konturako sarrerei buruzko ziurtagiriak diren 10-I eredua, ondasun higiezin hiritarren errentamenduen etekinei buruzkoa, eta 10-T eredua, lanaren etekinei, jarduera ekonomikoen etekinei eta beste etekin batzuei buruzkoa, onartzen dituena. (PDF)

137/2007 Foru Dekretua, abenduaren 18koa, PFEZaren Erregelamendua onartzen duena.

45/1997 Foru Dekretua, ekainaren 10ekoa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

180 Hiri ondasun higiezinak errentan emateagatik lortutako etekinen gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena