Hobariak, murrizpenak, kenkariak eta karga taula

Hemen eskematikoki adierazten dira zergadunaren hobari (lanarenak), murrizpen (oinarri ezargarri orokorrarena) eta kenkari (kuotarena) garrantzitsuenak. Horretaz gain, karga taula ere azaltzen da.

Lanaren hobaria

Hobari horrek kalkulatutako lanaren etekin gordina murrizten du jarraian adierazitakoaren arabera:

Orokorra:

Sarrerak – gastu kengarriak Hobaria
< 7.500 € 4.650 €
7.500 € eta 15.000 € bitartean 4.650 € - [0,22 [(Sarrerak – gastu kengarriak) – 7.500 €]
> 15.000 € 3.000 €

 

Oinarri ezargarrian lanetik ez datozen errentak konputatzen badira, eta horiek 7.500 eurotik gorakoak badira, hobaria 3.000 eurokoa izango da.

Minusbaliotasun kasuetako hobariaren handitzea:

%100: langile aktibo ezinduen minusbaliotasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65etik beherakoa denean.

  • %250: langile aktibo ezinduen minusbaliotasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65etik beherakoa denean, mugikortasun murriztua badute, eta orobat, langile aktibo desgaituen minusbaliotasuna %65ekoa edo handiagoa denean.

Oinarri Ezargarri Orokorraren murrizpenak

Mutualitateei, aurreikuspen plan aseguratuei, pentsio planei, 2003/41/EB Zuzentarauan araututako pentsio planei, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, enpresarien gizarte aurreikuspeneko planei eta mendekotasun aseguruei egindako ekarpenengatiko murrizpenak

Oinarri ezargarri orokorretik murriztu ahal izango dira zergadunak eta enpresak (zergadunaren alde) entitate horiei egindako ekarpenak eta kontribuzioak ondoko muga eta betekizunekin.

Orokorra – Mugak:

Enpresaren kontribuzioa: 8.000 €

  • Zergadunaren ekarpena: 8.000 €

52 urtetik gorakoentzako – Mugak:

Enpresaren kontribuzioak: 8.000 € +1.250 € 52 urteko adina gainditzen den urte bakoitzeko eta 65 urte bitarte

  • Zergadunaren ekarpenak: 8.000 € +1.250 € 52 urteko adina gainditzen den urte bakoitzeko eta 65 urte bitarte

Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearentzako (2/2003 Legearen, maiatzaren 7koaren, arabera eratua) – Mugak:

Betekizuna: ezkontidearen oinarri ezargarri orokorraren errentak < 8.000 €

  • Muga: 2.400 €

Minusbaliatuentzako – Mugak:

  • 8.000 € (ahaideek egindakoak)
  • 24.250 € (minusbaliatuak berak egindakoak)

Informazio oharra:

Gizarte aurreikuspeneko sistemen aldeko ekarpen eta kontribuzioek muga finantzario bat dute ezarria. Batera hartuta, enpresariek gehienez 10.000 euroko ekarpen eta kontribuzioak egin diezazkiekete urtean, pentsio planei, 2003/41/EB Zuzentarauan araututako pentsio planei, mutualitateei, aurreikuspen plan aseguratuei, enpresarien gizarte aurreikuspeneko planei eta mendekotasun aseguruei. Hala ere, zergadunak 50 urtetik gorakoak direnean, 12.500 eurokoa izango da muga hori.

Murrizpena batera tributatzeagatik

Murrizpen hori aitorpena batera aurkezten denean egiten da.

  • Orokorra (senar-emazteak edo izatezko bikotea seme-alaba adingabeekin edo gabe): 4.033 €
  • Guraso bakarreko familia: 3.503 €

Kenkariak

Kenkari orokorra

Zergadunek 1.327 euroko kenkaria izango dute urtean. Autolikidazio bakoitzeko egingo da kenkari hau.

Joarduera eknomikoa sustatzeko kenkaria

Kenkaria aldatzen da, oinarri ezargarri osoa zenbatekoa den.

Oinarri ezargarria Kenkaria aitorpen bakoitzeko
< 15.000 € 400 €
15.000 € – 20.000€ 400 € – 0,08 x (Base Imponible –15.000 )
> 20.000 € 0

 

Langabetuen eta pentsiodunen konpentsazio kenkaria

Zergadunek kontzeptu horiengatik jasotako %1eko kenkaria izango dute, baldin eta beraien Oinarri Ezargarria (Oinarri orokorra + Aurrezpen Oinarria) 20.000 eurotakoa edo gutxiagokoa bada. Autolikidazio bakoitzeko praktikatuko da kenkari hau.

Kenkari familiar eta pertsonalak

Ahaideengatik:

Lehenengoa 558 €
Bigarrena 691 €
Hirugarrena 1.168 €
Laugarrena 1.380 €
Bosgarrena eta hurrengoak 1.804 €
Adinagatiko gehikuntza: 6 urtetik beherakoa 319 €

 

Seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik: %15

Lehen seme-alabaren muga 167,40 €
Bigarren seme-alabaren muga 207,30 €
Hirugarren seme-alabaren muga 350,40 €
Laugarren seme-alabaren muga 414,00 €
Bosgarren seme-alabaren eta hurrengo bakoitzaren muga 541,20 €

 

Aurreko ahaideengatik:

  • 266 € zergadunarekin bizi denean edo honek aurreko ahaidea bertan bizi dadin modu jarraituan egoitza bati diru kopuruak ordaintzen dizkionean

Ezintasuna izateagatik

Zergaduna, aurreko edo ondorengo ahaidea, ezkontidea, izatezko bikole-laguna (2/2003 Legearen, maiatzaren 7koaren, arabera eratua) edo zeharkako ahaidea, laugarren mailaraino, hau barne, desgaitua denean, edo 65 urteko edo hortik gorako pertsona desgaitua zergadunarekin bizi eta aurreko ahaide edo asimilatuen zerrendan sartuta ez dagoenean:

% 33koa edo handiagoa eta % 65etik beherakoa 867 €
% 65ekoa edo handiagoa 1.224 €
% 75ekoa edo handiagoa, 15 eta 39 puntu bitartean lortuz hirugarren pertsonen laguntzagatik 1.428 €
% 75ekoa edo handiagoa, 40 puntu edo gehiago lortuz hirugarren pertsonen laguntzagatik 2.040 €

 

Adineko pertsonak mendekoak izateagatik

Zergaduna, aurreko edo ondorengo ahaidea, ezkontidea, izatezko bikole-laguna (2/2003 Legearen, maiatzaren 7koaren, arabera eratua) edo zeharkako ahaidea, laugarren mailaraino, hau barne, mendeko pertsona denean eta 60 urte baino gehiago dituenean. Baita ere, mendeko pertsonak 65 urte edo gehiago dituenean eta zergadunarekin bizi izanik aurreko ahaide edo asimilatuen zerrenda sartuta ez dagoenean:

Mendekotasun txikia 1.224 €
Mendekotasun ertaina 1.428 €
Mendekotasun handia 2.040 €

 

Zergadunaren adinagatik

  • 65 urtetik gorakoentzat: 319 €
  • 75 urtetik gorakoentzat: 584 €

Egoera pertsonal eta familiarraren zehaztapena

  • Zirkunstantzia pertsonalak zergaren sortzapen egunean dagoen egoera kontuan hartuz zehazten dira (normalean, abenduaren 31n).
  • Kenkari pertsonal eta familiarrak konputatzeko garaian, kalkulua ez da inoiz ere izango kenkariak aplikatzeko exijitutako zirkunstantziak gertatu diren urte naturaleko egun kopuruaren araberakoa.
  • Kenkarirako eskubidea sortzen duen pertsona hil bada, zirkunstantzia pertsonalak pertsona horren heriotza egunean dagoen egoera kontuan hartuz zehazten dira, kenkarien zenbatekoa egun horretara arte proportzionalki murriztu gabe.

Kenkaria desgaituaren ondare babestuari egindako ekarpenengatik

  • Pertsona desgaituen ondarea babesteari buruzko 41/2003 Legean araututako ondare babestuari egindako ekarpenek %30eko kenkaria dute. 3.000 eurokoa da urteko muga.

Ohiko etxebizitza errentan hartzeagatiko kenkaria

  • Orokorra % 20 - Muga: 1.600 €
  • 35 urte baino gutxiagokoak % 25 - Muga: 2.000 €
  • Familia ugaria % 25 - Muga: 2.000 €

Batera aitortzen denean muga hori ez da bikoizten.

Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria

Kreditu fiskala

  • 36.000 €

Orokorra

  • Inbertsioaren % 18
  • Finantzazioaren % 18 (interesak)

35 urtetik beherakoak

  • Inbertsioaren % 23
  • Finantzazioaren % 23 (interesak)

Familia ugariaren titularra

  • Inbertsioaren % 23
  • Finantzazioaren % 23 (interesak)

Etxebizitza-kontua

  • Epea: 6 urte (2008, 2009, 2010 eta 2011an bukatzen direnak 2 urte gehiago izango dituzte eta 2012koak urtebete gehiago).
  • Saldoa mugitzeko aukera dago, baina abenduaren 31 baino lehen berriro sartu behar da.
  • Zergaduna saldoa ohiko etxebizitzaren erosketan inbertitzeko epea amaitu aurretik hiltzen bada, ez da kenkaria galtzen

Dohaintzengatiko eta lehentasunezko jarduerengatiko kenkaria

  • Mezenasgoaren (GKEentzako dohaintzak...) eta lehentasunezko jardueren aldeko dohaintzak: %30
  • Zuzeneko zenbatespena erabiltzen duten zergadunek jarduerei emandako kopuruak: %18

Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik aplikatzen diren kenkarien mugak

  • Urteko kenkaria 2.160 eurokoa da gehienez. Familia ugarien kasuan edo zergadunak 35 urtetik baino gutxiago dituenean, 2.760 eurokoa da muga. Batera aitortzen denean muga hori ez da bikoizten.

Dohaintzengatik eta lehentasunezko jarduerengatik aplikatzen den kenkariaren muga

  • Dohaintzengatik aplikatzen den kenkariaren oinarriak ezin du gainditu zergaren oinarri likidagarriaren: %30.

Kenkaria langileen sindikatuei ordaindutako kuotengatik eta alderdi politikoen aldeko kuota eta ekarpenengatik.

  • %30eko kenkaria.

Zergaren karga taula

  • Orokorra:
Oinarri likidagarria Kuota osoa Oinarri likidagarriaren gainerakoa Tasa (%)
0,00 0,00 14.860,00 23,00
14.860,00 3.417,80 14.860,00 28,00
29.720,00 7.578,60 14.860,00 35,00
44.580,00 12.779,60 19.100,00 40,00
63.680,00 20.419,60 Hortik gora 45,00

 

  • Aurrezpena: % 20