179 Erabilera turistikorako etxebizitzen lagapena

Nork aurkeztu behar du?

Erabilera turistikoko etxe bizitzak lagatzen eta hartzen dituzten pertsona eta entitateen artean bitartekari direnak egongo dira behartuta 179 eredua aurkeztera, zenbait betebehar formal garatzen dituen Erregelamenduak (abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretua) 72 ter artikuluko 1. eta 3. apartatuetan ezarritako terminoetan.

Zer aitortzen da?

575/2019 Foru aginduaren eranskinean jasozen den informazioa aitortu behar da 179 ereduan, zenbait betebehar formal garatzen dituen Erregelamenduak 72 ter artikuluan ezarritakoarekin bat, aitortzen den epealdian erabilera turistikoko etxe bizitzak lagatzeko eragiketa bakoitzari dagokionez.

Aurkezteko modalitateak

  • Zergabidea: 179 eredua telematikoki aurkeztu behar da, Internet bidez, Zergabidea plataforma erabiliz.

Aurkezteko epea

Hiru hilean behin aurkeztu behar da, hiruhileko natural bakoitzean egindako eragiketei dagokienez, aitortzen den hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hilabete naturalaren lehen eta azken egunaren artean.

2019ko ekitaldirako soil-soilik, erabilera turistikorako lagatako etxe bizi tzen aitorpen informatiboa urtekoa izango da, eta 2020ko urtarrilaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko da.

​Araudia

575/2019 Foru agindua