184 Errenta- esleipenaren araubideko erakundeen airtorpen informatiboa
Nork aurkeztu behar du?
- Zerga-egoitza Gipuzkoan duten errenta-esleipenaren araubideko erakundeek, jarduera ekonomikoren bat egiten badute edo urtean 3.000 eurotik gorako errentak badituzte.
- Atzerrian eratu diren errenta-esleipenaren araubideko erakundeek, jarduera ekonomikoren bat egiten badute.
Zer aitortzen da?
Errenta-esleipenaren araubideko erakundeak lortutako errentak jarri behar dira, bai eta bazkide, jaraunsle, erkide eta partaide bakoitzari esleitu behar zaion errenta ere.
Aurkezteko modalitateak
Internet: ZergaBidea plataforma erabiliz.
Aurkezteko epea
Urte bakoitzeko otsailean zehar aurkeztuko da eta aurreko urteari buruzko informazioa jaso beharko da.
Laguntza Programa
Zergabidea (HTML)
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.
- 184 eredua (PDF)
Diseinu logikoak
- 184 eredua (PDF)
Araudia
2013/47 FORU DEKRETUA, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena
12/2014 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, errentak esleitzeko araubidean dauden entitateek aurkeztu behar duten urteko aitorpen informatiboaren 184 eredua, aurkezpen moduak eta aurkezpenerako diseinu logikoak onartzen dituena.
665/2015 Foru Agindua, abenduaren 22koa, hurrenez hurren 182 eta 184 urteko eredu informatiboak arautzen dituzten abenduaren 17ko 667/2014 eta urtarrilaren 16ko 12/2014 Foru Aginduak aldatzen dituena. (PDF)