189 Balore aseguru eta errenten urteko aitorpen informatiboa

Nork aurkeztu behar du?

189 eredua aurkeztera behartuak daude:

  1. Balore higigarrien entitate gordailuzainak, haietan gordailaturiko baloreei dagokienez.
  2. Inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak, Espainian baloreak merkaturatzen dituzten entitateak, eta zerbitzu prestazio librean jarduten duten entitate kudeatzaileen ordezkariak, beraiek kudeatu edo merkaturatzen dituzten inbertsio kolektiboko erakundeei dagokienez. Inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzak bigarren mailako balore merkatu batean edo sistema antolatu batean negoziatzeko onartuta daudenean, aitorpen eredua aurkezteko obligazioa akzio edo partaidetza horien entitate gordailuzainarena izango da.
  3. Aseguru entitateak eta zerbitzu prestazio librean jarduten duten aseguru entitateen ordezkariak, bai eta finantza erakundeak ere, bizitza aseguruen hartzaileei dagokienez eta kapital bat dirutan edo ondasun higigarri nahiz higiezinetan ematearen ondorioz eratutako errentei dagokienez.

Zer aitortzen da?

Aurreko 1 puntuko entitateak:

  • Urteko abenduaren 31n, entitate juridikoen kapital sozialean edo fondo propioetan akzio edo partaidetzak dituzten pertsona edo entitateen izen-abizenak edo sozietate izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia, edo hirugarrenei kapital propioak laga izana adierazten duten baloreak dituzten pertsona edo entitateen izen-abizenak edo sozietate izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia. Kasu bietan, akzio, partaidetza eta baloreak merkatu antolatuetan negoziatuak behar dira izan.
  • Akzio, partaidetza edo balore mota eta kopurua.
  • Balorazioa, Ondarearen gaineko Zergari buruzko abenduaren 27ko 14/1991 Foru Arauak 13. edo 15. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aurreko 2 puntuko entitateak:

  • Urteko abenduaren 31n inbertsio kolektiboko erakundeen kapital sozialaren edo ondare fondoaren akzioak eta partaidetzak dituzten pertsona edo entitateen izen-abizenak edo sozietate izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
  • Akzio eta partaidetza mota eta kopurua, eta hala badagokio, konpartimentua.
  • Abenduaren 31ko likidazio balioa, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeak eta berau garatzen duen araudiak xedatutakoaren arabera kalkulatua. Akzio eta partaidetzen abenduaren 31ko likidazio balioa finkatu gabe badago, kalkulatu den azken likidazio balioa hartuko da.

Aurreko 3 puntuko entitateak:

  • Abenduaren 31n bizitza aseguruen hartzaile direnen izen-abizenak edo sozietate izen osoa eta identifikazioa fiskaleko zenbakia, eta egun horretan aseguruak duen erreskate balioa.
  • Kapital bat dirutan edo ondasun higigarri zein higiezinetan ematearen ondorioz, abenduaren 31n aldi baterako edo biziarteko errenta baten onuradun direnen izen-abizenak edo sozietate izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia, eta egun horretan errentak duen kapitalizazio balioa, Ondarearen gaineko Zergari buruzko abenduaren 27ko 14/1991Foru Arauak 17. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatua aurkezteko modalitateak.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet-Fitxategia: aitorpenaren fitxategia Zergabidea plaformaren bitartez bidalita.
  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.

Aurkezteko epea

189 eredua urte bakoitzeko martxoaren 1etik 31 bitartean aurkeztuko da, eta aurreko lehen urteari dagokion informazioa jaso beharko du.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, ez du balio aitorpena aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.

Araudia

39/2009 Foru Agindua balore, aseguru eta errenten urteko aitorpen informatiboa aurkezteko 189 eredua onartzen duena, eta 210 eredua aurkezteko epea aldatzen duena.

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga